Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Bizi Asegurua

Urrezko Bizi Asegurua urrezko babeserako

Babes osoa, Bizi Aseguruan dauden estaldurei beste batzuk gehitzen dizkiogulako.

Bizi Aseguruaren estaldurei gehitutakoak.

•  Asegurudunaren eta haren ezkontide edo izatezko bikotearen bat-bateko heriotza.

- Aseguru-etxeak berme honetarako aseguratutako kapitala ordainduko du, edozein arrazoi dela medio izandako heriotzaren bermerako dagoen diru-kopuru bera (gehienez 150.000 €).

• Gaixotasun larriak.

- Asegurudunak edozergatik izandako Heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren %50 jasoko du, eta 150.000 euroko gehieneko muga egongo da, baldin eta hurrengo gaixotasunetako baten diagnostikoa egin badiote: infartua, istripu kardiobaskularra, minbizia, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, organoen transplantea, arteria koronarioen kirurgia, paralisia, itsutasuna, erredura handiak, koma.

• Hileta-gastuetarako laguntza.

- Aseguruduna hildakoan, Aseguru-etxeak berme honen bidezko kapitala ordainduko du. Edozein arrazoi dela medio izandako heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren %5 izango da (gehienez 3.600 €).

• Kontu eta kreditu-txarteletan zordundutakoa kitatzea.

Asegurudunaren heriotza edo erabateko ezintasun iraunkorra gertatzen bada, Kutxabanken bera titular duten kontu korronte, libreta edo kreditu-txarteletan izandako zorpetzeak kitatzea bermatzen du (gehienez 3.600 €).

 

Kutxabank Urrezko Bizi Asegurua, Kutxabank Vida y Pensiones SAU sozietatearen asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banka-aseguruetako operadore bakarra da eta Artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago C0654A95653077 zenbakipean.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago