Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Erabili Bizum dirua jaso eta bidaltzeko eta online erosteko.

 

Bizumekin, berehala bidali eta eskatu ahal diezu dirua besteei. Horretarako, nahikoa da haien telefono-zenbakia zein den jakitea, KutxabankPay app-aren bidez. Gainera, GKEei dohaintzak egin ahal dizkiezu eta online modu seguruan erosi.
 

 

  • Besteei dirua bidaltzeko edo eskatzeko, telefonoa mugikorraren kontaktu-zerrendatik aukeratu edo eskuz sar dezakezu.Hainbat laguni dirua bidali edo eskatu nahi badiezu, aukeratu "hainbat" jartzen duen ikonoa eta aukeratu agendan haien telefonoak. Dirua 10 segundutan baino gutxiagotan transferituko da kontutik kontura. Erraza, azkarra eta segurua.
  • Era berean, lotutako GKEen agendatik, nahi duzuna aukeratu eta dohaintza egin dezakezu.

bizum img 1

Nola dabilen Bizum

  • Online erosketak egiteko, Bizum botoia aukeratu ordaintzeko metodo gisa saltoki birtualean, telefono-zenbakiarekin eta Bizumen gakoarekin identifikatu eta zure mugikorrean jasoko duzun kodearekin ordainketa berretsi. Modurik seguruenean, inolako kontu edo txartelaren daturik sartu behar izan gabe.

bizum img 2Nola bidali Bizum online erosteko

 

​​Zer da Bizum gakoa?

Bizum gakoarekin, Bizum botoia ordaintzeko onartzen duten saltegi guztietan erosi ahal izango duzu. Txartel baten PIN zenbakiaren antzera dabil. Zer esan nahi du horrek? Gako bakarra da erosketa guztietarako eta 4 digituz osatuta dago. Zenbaki horiek ezagutuko dituen bakarra zeu izango zara eta nahi duzunean aldatu ahal izango dituzu.

 

Nola lortuko dut?
Sartu KutxabankPay App-ean eta Zereginak atalaren barruan Bizum gakoa sortzeko aukera aurkituko duzu. Gainera, Online Bankatik eta bulegotik aktibatu ahal izango duzu.


Bizum erabiltzen hasteko, KutxabankPay app-a jaitsi baino ez duzu behar..

 

 

 

Bizum mugikorraren bidez ordaintzeko sistema bat da. Horretan, ia banku guztiek parte hartzen dute eta kontutik kontura denbora errealean dirua bidaltzeko eta jasotzeko aukera eskaintzen du.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago