Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Zure herrialderako transferentziak

Zerbitzu honen prezioak herrialde hartzailearen arabera aldatu daitezkeen arren, bidalketa bakoitzeko kopuru finkoa da, bidalitako diru-kopurua edozein dela ere. Bidalketa bakoitzeko, gehienez 2.000 € edo horren kontrabalioa igorri daiteke.

Bulegoetan nahiz kutxazain automatikoetan eskuragarri dago. Hala ere, merkeagoa da transferentzia kutxazain automatiko bidez egitea.

Laguntzeko call centerra dago, uneoro bidalitako diruaren egoera ezagutu dezazun.
Gaur egungo herrialde hartzaileak:

  • Amerika: Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika.
  • Afrika: Mali, Maroko eta Senegal.
  • Europa: Errumania.

Zure herrialderako transferentziak kutxazain automatikoaren bidez

Zure herrialderako transferentziak kutxazain automatikoaren bidez egiteko Kutxabank txartela besterik ez duzu behar (zordunketako edo dual modalitatea).
Bidali nahi duzun dirua jasoko dutenak zure herrialderako transferentzien hartzaile izendatzeko eskatu behar duzu gure bulegoetako batean. Ondoren, edonoiz eta edozein kutxazain automatikotik dirua bidali dezakezu:

  • Bulegoko ilaran zain egon gabe
  • Ordutegiari erreparatu gabe
  • Esku-dirua gainean eraman gabe
  • Bidalketa bakoitzean datu guztiak errepikatu gabe
  • … eta gainera merkeago!

Kontuan zordunduko diren “Zure herrialderako transferentzien” komisioen laburpena (herrialde hartzailearen arabera):

Kutxazain automatikoaren bidez egindako bidalketak:

  • Maroko: 3,00 €
  • Bolivia, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Mali, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika: 4,00 €
  • Argentina eta Kuba: 7,00 €
  • Errumania eta Senegal: 10,00 €
     

Bulegoaren bidez egindako bidalketak:

  • Maroko: 4,50 €
  • Bolivia, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Mali, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika: 5,50 €
  • Argentina eta Kuba: 8,50 €
  • Errumania eta Senegal: 11,50 €

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago