Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Gure 900 44 55 66 telefonora deituz, zure kontutik dirua lortu ahal izango duzu etxetik irten gabe. Correos Cash zerbitzu berriarekin posible izango duzu.
Zuretzat pentsatutako zerbitzua:
Jaso ezazu zuk nahi bezala, erosotasun osoz:
Correos Cash Correosek ematen duen zerbitzu bat da, eta dirua zuzenean zure kontutik ateratzeko aukera ematen dizu.
Bi modu dituzu hori egiteko:
Kutxabankeko edozein bezerok eska dezake Correos Cash zerbitzua 900 44 55 66 telefonoan. Bertan, gure Contact Centerrak erantzungo dizu eta zurekin kudeatuko du eskaera.
Correos Cashen eska dezakezun zenbatekoa bi egoera hauen araberakoa izango da: eskatzen duzun entrega-mota eta Kutxabanken urrutiko bankua kontratatuta duzun ala ez.
Eskudirua etxera bidaltzea
Eskudirua Correosen bulego batean jasotzea
Bi kasuetan, hileko muga 2000 eurokoa da.
Zerbitzuaren kostua eskudirua entregatzeko moduaren araberakoa da, dirua eskatzen duzun kontu berean zorduntzen da.
Bidalketa etxera: 9,38 € eragiketa bakoitzeko. BEZa barne.
Correosen bulego batean jasotzea: 2,94 € eragiketa bakoitzeko. BEZa barne.
Kutxabankek ez du komisio gehigarririk aplikatzen zerbitzu hau erabiltzeagatik. Tarifa hori Postetxeak zerbitzu horrengatik aplikatzen duen komisioari dagokio, gehi %21eko BEZ.
.
Eskudirua emateko epea 1 eta 3 egun baliodunen artekoa da, Correosek eskaera onartzen duenetik kontatzen hasita.
Entregatzeko unean, postariari identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko diozu, baliozkoa eta indarrean dagoena, eskudirua jaso ahal izateko.
Entregatzeko unean etxean ez bazaude, postariak jakinarazpen bat utziko du eta Correosen bulego batean jaso ahal izango duzu eskudirua, abisua eman eta hurrengo hilaren 25era arte, edo, jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Epe hori igarotakoan ez baduzu dirua jasotzen, eskatutako zenbatekoa itzuliko zaizu, Correosek aplikatutako eta kobratutako komisioa izan ezik.
.
Correosen bulego batera jotzean, honako hau erakutsi beharko duzu:
Eskudirua jasotzeko gehieneko epea abisua eman eta hurrengo hilaren 25a izango da.
Egun hori jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Eragiketa ezeztatu nahi baduzu, 900 44 55 66 telefonora dei dezakezu, betiere esandako azken eguna baino lehen.
Eskaera ezeztatzen bada edo ezarritako epean eskudirua ez erretiratzeagatik iraungitzen bada, eskatutako zenbatekoa kontuan itzuliko zaizu, Correosek aplikatu eta kobratutako komisioa izan ezik.
.
Bai, eskudirua etxean entregatzeko eskera ezeztatu dezakezu. Horretarako, bi aukera dituzu, ezeztapena eskatzen duzun unearen arabera:
1. Banaketa hasi aurreko ezeztapena. Eragiketa bertan behera utz dezakezu eskatzen duzun unetik hurrengo eguneko 7:00ak arte, orduan abiatzen baita Correosen entrega-prozesua.
Kasu horretan, eskatutako zenbatekoa zein kobratutako komisioa itzuliko dizute.
2. Etxean entrega egiteko saiakeraren ondorengo ezeztapena. Postaria entrega egiten saiatu bada eta eskudirua Correosen bulego batean eskuragarri geratzen bada, eragiketa bertan behera utz dezakezu abisua jaso eta hurrengo hilaren 25era arte edo, jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Kasu horretan, eskatutako zenbatekoa itzuliko dizute, baina ez Correosek kobratutako komisioa.
Bi kasu horietan, eragiketa ezeztatzeko, 900 44 55 66 telefonora deitu behar duzu.
Ez. Correos Cash zerbitzuan, eskudirua eskatzen duen pertsonak eta jasotzen duenak pertsona bera izan behar dute beti.
Zerbitzu honen bidez ezin zaio dirurik bidali hirugarren bati.