Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Alerta-zerbitzua

Kutxabank alerta-zerbitzuaren bidez, berehala jakingo duzu zeure kontu eta txarteletan egiten diren mugimenduen berri.

Zeuk aukeratu dezakezu zein alerta jaso nahi duzun eta alerta bakoitza zein bitartekoren bidez hartu nahi duzun: SMS bitartez sakelako telefonoan, posta elektronikoz edota Kutxabank.net-eko bezeroentzako posta zerbitzuan.

Eskuragarri dauden alertak

  • nomina: Nomina zure Kutxabank kontuan sartu bezain laster jakinaraziko dizugu. Gutxieneko zenbatekoa ere ezarri dezakezu, eta horretara iritsita abisatuko dizugu.
  • pentsioa: Pentsioa zure Kutxabank kontuan sartu bezain laster jakinaraziko dizugu. Gutxieneko zenbatekoa ere ezarri dezakezu, eta horretara iritsita abisatuko dizugu.
  • diru-sarrera kontuan: Zeuk ezarritako zenbatekoaz gainetik, zure kontuan egiten diren diru-sarrera guztien berri emango dizugu segituan.
  • baloreen salerosketa: Eragiketa egin eta berehala igorriko dizugu zure salerosketa-aginduen egiaztapena. Doako alerta.
  • saldoaren aldaketa: Zure kontuko saldoa zeuk ezarritako mugaz gainetik edo azpitik dagoenean –hori ere zeuk adierazi behar baituzu-, jakinaren gainean jarriko zaitugu.
  • txartel bidezko eragiketa: Zerorrek adierazitako zenbatekoaz gaindiko eragiketa guztien berri emango dizugu.
  • txartelen eguneko muga: Ohartarazi egingo zaitugu txartelarekin egindako eragiketen eguneko zenbateko metatua zeuk adierazitako muga gainditutakoan.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago