Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Kutxabank ehorzketa-asegurua heriotza batek eragindako beharrei aurre egiteko tresna da, ehorzketa goitik behera antolatzeko erraztasunak eskaintzen dituelako.

Horretarako, laguntzaile pertsonal bat jartzen da familiaren eskura, hildakoaren senideek egin behar dituzten tramite guztietan ondoan egoteko, laguntzeko eta lanak errazteko (negoziazioa ehorztetxearekin, eskelak...).

Estaldurak:

  • Hildakoa erraustu edo ehortziko den lekuraino eramatea, heriotza bere bizilekutik kanpo gertatu bada.
  • Heriotzaren inguruko dokumentazioaren tramitazioa (medikuaren ziurtagiria, etab.).
  • Kudeaketa-zerbitzua: jaiotza, ezkontza edo heriotza-ziurtagiriak eskuratzea….
  • Telefono bidezko laguntza juridikoa, testamentuaren, oinordetzaren, pentsioaren eskaera eta bajaren eta bestelako gaien inguruko kontsultak egiteko.
  • Heriotzentzat 24 orduko telefono-arreta. 902540136

 

Onurak: 

  • Lasaitasun osoz, gainera, eskainitako zerbitzua malgua delako eta hildakoaren eta bere familiaren behar eta ohituretara egokitzen delako.
  • Atxikitako ehorztetxeen sare zabal batekin, lehentasunezko prezio lehiakorren truke kalitatezko zerbitzua eskaintzen dutenak.
  • Kutxabank Aseguruen profesionaltasunarekin.

 

Kutxabank ehorzketa asegurua Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren aseguru bat da. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen bankuko aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago