Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabanken Efektibo Maileguarekin behar duzun esku-dirua eduki ahal izango duzu paperetan eta izapide luzeetan galdu gabe.
Aurrez onartutako mailegua da, erakundearekin duzun harremanen araberakoa. NANa eta izenpea baino ez dituzu behar. | |
Online Bankaren bitartez eskatzen baduzu, 500 €tik gora jaso dezakezu (edo 1.500 €tik gora online eskatuta). | |
Kutxabanken bezeroek gehienez 60.000 euroko mailegua eduki dezakete, aurrez onartutako mugaren arabera. | |
3 hilabetetik 7 urtera arteko amortizazio-epea eskatzeko aukera. | |
|
Kuota finkoa da eta ordaintzeko nahiago duzun eguna bulegoan aukeratu ahal duzu. |
Hauen bidez kontratatu daiteke:
Kontrata ezazu Efektibo Mailegua Online Bankaren edo Kutxabanken App mugikorraren bidez. | |||
Joan hurbilen duzun bulegora Kutxabanken Efektibo Maileguari buruzko informazioa eskatzera. | |||
|
Efektibo Maileguari buruzko infografia
Beherago, kontsumorako maileguei buruzko informazio gehiago daukazu.
Kontsumorako mailegua bankuak behar pertsonalentzako kontsumitzaileari kreditu bat emateko egiten den kontratua da. Kontsumitzaileak zenbatekoa oro har hileko epeetan itzultzeko konpromisoa hartzen du, interes bat gehituta, itzuleraren berme gisa ondasunik jarri gabe (hipoteka maileguetan ez bezala).
Kontsumorako mailegu bat kontratatzean, bankuak diru-kopuru bat emango dizu erosi nahi duzuna eros dezazun. Zenbateko horri, maileguaren ‘nagusi’ esaten zaio, eta hilez hile joan beharko duzu itzultzen, kuotatan, zeinak zenbateko hori gehi interesa hartuko dituen. Ordaindu beharko dituzun kuota kopuruari ‘epea’ deritzogu.
Kontsumorako mailegu baten bitartez, erosiko dituzun ondasun guztiak finantzatu ahal izango dituzu: autoa, zaharberritzea, telefonoa, hortzen tratamendua edo estetikoa, ikasketak, bidaia, etab. Kontsumorako maileguak EZ dira egokiak inbertsioak finantzatzeko (higiezinak, akzioak edo inbertsioko beste produktu batzuk), ezta hileko gastuak finantzatzeko, alokairua edo argi-indarra, gasa, telefonoa edo antzerakoak esaterako
Ez. Kuotek bankuak eman dizun dirua gehi interes bat hartzen ditu, bankuarentzat onura dena. Gainera, kontsumoko mailegu batzuek irekiera-komisio bat ere izan dezakete, kontsumo-mailegua kontratatzean ordaindu beharko duzuna edo finantzatu ahal izango duzuna.
Zentzu honetan, gogoan izan eragiketa ohikoenen komisioen eta prezioen inguruko informazioa duzula bankuaren web orrian eta bulegoetan, eta baita Espainiako Bankuaren web orrian ere, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularraren I. eranskinean bildutakoa beteaz.
Garrantzitsua da hainbat kontzeptu argi izatea:
Maileguak zuretzat izango duen kostua, hau da, irekitze-komisioa (halakorik badago) gehi interesak. Bankuak zehaztuko dizu guztira ordaindu beharko duzun zenbatekoa (eurotan) eta horrek urtean dakarren finantza-kostua (UTB edo Urteko Tasa Baliokidea). UTB baliagarria izango zaizu zure kontsumo-mailegua beste produktu batzuen finantzaketa-aukerekin edo beste banku batzuen eskaintzekin alderatzeko.
Adibidez, 10.000 euroko mailegua kontratatzen baduzu, %1eko irekiera-komisioarekin, 10.000 euro jasoko dituzu, eta une horretan 100 euro ordainduko dituzu irekitze-komisioagatik. UTB aldatu egiten da epearen arabera, portzentajezko irekitze-komisio bat dagoelako. %5,99ko ITNko interes-tasa zordunarekin:
Frantziako amortizazio-sistema.
Maileguaren kuota hilero ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu, mugaegunera arte. Oso garrantzitsua da kuota hori ordaintzeko orduan arazorik ez sortzea zure ohiko gastuei aurre egiten jarraitzeko. Zalantzarik baduzu, onena da finantzaketa-aukera egokiagoak bilatzea (adibidez, epe luzeagoetan), edo mailegurik ez kontratatzea. Ordaintzeko betebehar hori ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola maileguaren kostu handiagoa (berandutze-interesak ordaindu behar direlako), gure bankuan edo beste enpresa batzuetan maileguak eta bestelako zerbitzuak kontratatzeko zailtasun handiagoa, edo zure kontuen bahitura.
Kontratatzen duzun kontsumorako maileguaren epeak bat etorri behar du erosiko duzun ondasunaren bizitza baliagarriarekin; adibidez, auto bat erosten baduzu eta horretarako bizitza luzea aurreikusten baduzu, epe luzerako finantzaketa plantea dezakezu (adibidez, 5 urte). Oporrak ordaindu behar badituzu, ordea, ez zenuke 8 edo 9 hilabete baino gehiagoko finantzaketa planteatu behar.
Ez. Bankuak zure eskaera aztertuko du eta zure finantza egoeran oinarrituta hura ukatu ahal izango du. Baita kontsumorako maileguaren egokitasunean oinarrituta, mailegu arduratsuko politika aplikatzen ere.
Esaterako, bankuak zure eskaera bazter dezake, zure eskaera izapidetzean beste banku edo enpresekin ordaindu gabeko zorrak badituzu, berankortasuneko fitxategi komunak aztertuta. Kasu horretan, bankuak baztertze horren arrazoia emango dizu, zure eskubideak erabil ditzazun fitxategi horien arduradunen aurrean.
Kutxabanken, ez. Mailegua babesteko asegurua maileguarekin batera eskainiko dizugu, baina kontratazioa hautazkoa da. Nolanahi ere, zuretzako produktu interesgarri bat dela uste dugulako eskaintzen dizugu. Kontsumorako aseguru mota hau edo beste produktu batzuk maileguarekin loturik eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk aurkituko dituzu merkatuan. Horrek esan nahi du derrigorrezkoa dela asegurua kontratatzea kontsumorako mailegua eskuratu ahal izateko. Ez da Kutxabanken kasua.
Mailegua babesteko asegurua maileguarekin modu konbinatuan eskaintzen dizugunean, honako informazio hau emango dizugu: eskaintza konbinatuaren eta bereizitakoaren prezioen aldea; primaren ordainketa modalitatea, prima bakarra, maileguarekin finantzatua edo ez, edo urteko prima berriztagarria izan daitekeena; mailegua aurretik ezeztatzen baduzu, kontsumitu ez duzun prima itzultzeko eskubidea; eta, hala dagokionean, prima bakarraren finantzaketak maileguaren amortizazio-taulan daukan eragina.
Mailegua babesteko aseguruaren barruan Bizi-asegurua eta Ordainketak Babesteko Asegurua egon daitezke.
Bizitza-bermeen kasuan, Kutxabank Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren aseguruak.
Ordainketak Babesteko bermeen kasuan, Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren aseguruak.
Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banku-aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Aseguru eta pentsio-fondoen zuzendaritza nagusiaren aseguru-banatzaileen erregistro administratiboan erregistratuta dago, OE0004 zenbakiarekin.