Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Auto ekologikoa erostekotan al zabiltza? Auto Berderako Maileguari esker, egin ahal izango duzu. Auto ekologikoak erosteko Auto Berderako Maileguak honakoa finantzatzen du:

 

•  Auto hibridoak: barneko errekuntzako motorea, motor elektriko batek lagundua.

•  Auto elektrikoak: bateriek elikatuta, emisio kutsatzailerik gabekoak eta oso isilak.

•  Erregai alternatiboak dituzten autoak: esate baterako, alkohola, etanola, metanola, gas naturalaren eratorri batzuk (Gas Natural Konprimitua edo Gas Natural Likidotua) eta petrolioaren gas likidotua (PGL).

 

Auto berriaren erosketa finantzatzeko zure neurriko kreditua daukazu modu azkar eta erosoan eskuragarria, onura ugarirekin:

 

•  Zenbatekoa: 1.500 eurotik autoaren balioaren %100eraino (gehienez 75.000 €).

•  10 urterainoko amortizazio-epea eskatzeko aukera.

•  Kuota etengabe eta finkoa, ordaintzeko eguna hautatzeko aukerarekin.

•  Gure Auto Aseguruak dituen baldintza bereziekin.

 

Behar diren agiriak: Autoa ekologikoa dela aitortzen duen egiaztagiria, kontzesionarioaren proforma-faktura (autoa berria bada) edo erosi izanaren egiaztagiria (autoa erabilia bada).

Zer egin behar duzu? Zatoz gertuen dagoen Kutxabank bulegora edo, jaso behar duzun zenbatekoa 40.000 € baino handiagoa ez bada, Online Bankaren bitartez ere egin dezakezu.

Zalantzatan bazaude, 901 33 55 66 telefonora dei dezakezu edo nahiago baduzu, zatoz Kutxabanken ohiko bulegora.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago