Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabanken Net kontua %100 onlineko kontua da, gure bezero digitalentzat. Zure dirua, etxeko gastu arruntak eta abar kudeatzeko modurik erosoena eta errazena.
Abantailak
• Berehala kontratatzen da Online Bankaren bidez.
• Mantentze-komisiorik gabe (ITN eta UTB: % 0)*, baldintza hauek betez gero:
• Online Bankako kontratu bat indarrean izatea.
• Nominaren, pentsioaren edo autonomoen ordainagiriaren abonua Kutxabanken edozein kontutan jasotzea kontuaren likidazio aldiko hilabete guztietan.
Autonomoen errezibuei dagokienez, aurrekoaz gain, 2.000 eurotik gorako batez besteko saldoa hiruhilero aurrezki-produktuetan: kontuak, aurrezki-planak, eperako gordailua, inbertsio-fondoa edota aurreikuspen-planak edo pentsio-planak).
• Hiru hileko likidazio aldi bakoitzean, bulegoetan aurrez aurre, ondoren zehazten direnetako bi kontabilitate eragiketa
baino gehiago ez egitea:
- 200 euro baino gutxiagoko eskudiruzko sarrerak
- 1.200 euro baino gutxiagoko eskudiruzko ateratzeak
- Ordainagiri eta zergen kobratze nahiz ordainketak
- 6.000 euro baino gutxiagoko traspaso eta transferentziak
(*) Baldintzetako edozein ez betetzeagatik (hiruhilero berrikusten dira) 25 euroko mantentze-komisioa kobratuko da, automatikoki, hiruhilero. Hiruhileko likidazio bat ordaindu gabe utziz gero, 3.000 euroko batez besteko saldoa edukita, ITNa :%0, UTBa : %-0,84 izango litzateke.
Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.