Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Aurrezki-plan erraza

Aurrezki-plan honek kapitala metatzen joateko aukera ematen dizu, nahi duzun bidaia egiteko, sukaldea berritzeko, autoa edo motorra aldatzeko, etab.

Mantentze-lanen eta administrazioaren komisiorik gabe.

 

Eskakizunak

  • Plan hau pertsona fisikoek baino ezin dute kontratatu, betiere ageriko kontu baten, kreditu edo zordunketa-txartel baten eta urrutiko bankuaren kontratu baten titularrak badira.
  • Aldizkako gutxieneko ekarpena 30 € hilean edo hiru hilabeteko baliokidea; eta gehienez, 2.000 € hilean edo hiru hilabeteko baliokidea. Ezohiko ekarpenak ere egin daitezke; gehienez, 50.000 eurokoak lehen urtean eta 25.000 eurokoak hurrengo urteetan.
  • Plana bi urteko epearekin irekitzen da, baina urtez urte berritu daiteke mugaegunean, eta noiznahi erabili daiteke.

 

Errentagarritasuna

Planaren batez besteko saldoa urtero-urtero kalkulatzen da, eta bi zati bereizten dira: batetik, aurreko urteari dagokionez, saldo-handitzea ekarri duen zatia, eta bestetik, handitu ez den zatia.

  • Urtean lortutako batez besteko saldo-handitzea: % 1,50ekoa (TAE) hilabetez, eta kontratazioaren edo urteurren bakoitzaren aurreko eguneko urtebeterako Euriborraren % 70ekoa**,  % 0,01 minimoarekin, gainerako 11 hilabeteetan.
  • Urteko batez besteko gainerako saldorako: kontratazioaren edo urtemuga bakoitzaren aurreko eguneko urtebeterako Euriborraren % 70 **, % 0,01 minimoarekin, likidazio-epe osoan. Diru-erabiltzerik egitekotan, likidazio-baldintza horiek aplikatuko dira lehenengo urtean, bai eta plana ezeztatzen den urtean ere.

 

Errentagarritasunaren adibidea:

Hona hemen bi urtez 300 euroko hileko ekarpena egin duen bezeroak eskuratuko lukeen errentagarritasuna, 2018/11/22ko (kontratazioaren aurreko eguneko) eta urtemugako urtebeterako Euriborra -0,148%koa izan zela kontuan hartuta:

Planaren errentagarritasuna lehen urtean: % 0,133 UTBAldakorra*
Planaren errentagarritasuna bigarren urtean: % 0,090 UTBAldakorra*

 

(*) UTBAldakorra: UTB Aldakorra erreferentzia-indizeak bere horretan mantenduko diren hipotesiaren arabera kalkulatu da; hortaz, UTB Aldakor hori interes-tasaren berrikuspenekin aldatuko da.

(**) 12 hilerako Euriborra, Espainiako Bankuaren orrialde ofizialean egunero argitaratzen den datua.

Likidazioaren aldizkakotasuna: urtean behin, kontratazioaren urtemuga bakoitzean.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago