Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Guztientzako Kontua

ABANTAILAK

Eragiketa ohikoenak egiteko aukera ematen du:

  •  Fondoak kontuan sartzea.
  •  Bulegoetan eta Europar Batasuneko kutxazain automatikoetan dirua ateratzea.
  • Ordainagiriak helbideratzea.
  • Transferentziak bulegoetan eta online kanalen bidez egitea, 120 eragiketa gehienez (agindu iraunkorrak barne).
  • Zordunketa edo aurreordainketa-txartelekin ordainketak egitea, online ordainketak barne (Europar Batasunean).

Oinarrizko ordainketa-kontua kontratatzeko, Kutxabankek ez du eskatuko beste produktu edo zerbitzu batzuk ekuratzeko. Nolanahi ere, nahi izanez gero, titularrak ondokoak eska ditzake:

  • Internet bideko Banka zerbitzua
  • Zordunketa-txartela

ESKAKIZUNAK

Kontu hau kontratatu ahal izateko, bezeroak ez du beste konturik izan behar, ez Kutxabanken ez beste ezein erakundetan. Aitzitik, eskakizun hauetakoren bat bete beharko du:

  • Legezko bizilekua EBn izatea, baita helbide finkorik ez duten bezeroek ere.
  •  Babesa eskatu izana.
  •  Bizileku-baimenik ez izatea, baina arrazoi juridikoengatik edo egitatezko arrazoiengatik kanporatu ezin dutenean.

Eta, gainera:

  • Kontua ezin izango da erabili merkataritza edo enpresa-jarduera batekin edo ogibide batekin lotura duen helburu baterako.
  • Ezingo du zorpeko saldorik izan.


KONTUA NOLA KONTRATATU

  • Eskaera-orri bat bete behar da, eta, besteak beste, eskatzaileak beste konturik ez duela adierazi behar du, ez Kutxabanken ez beste ezein erakundetan.
  • Eskaera-orri hori aztertu ondoren (19/2017 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako epearen barruan), eta kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentziorako kontrolei jarraikiz (10/2010 Legea, apirilaren 28koa), bezeroaren alta emateari eta kontua kontratatzeari ekingo zaio.

KOMISIOAK

  •  Mantentze-lanen komisioa: hiruhileko bakoitzean 9 euro. (1)

Bezeroak oinarrizko ordainketa-kontuarekin lotutako beste edozein produktu edo zerbitzuren inguruan galdetzen badu, produktuon ezaugarri nagusiak jasotzen dituen kontratua sinatu aurreko informazioa emango zaio aldez aurretik.

Oinarrizko ordainketa-kontua doakoa izan dadin aitorpena lortzeko, nahitaezkoa izango da 2019ko martxoaren 22ko 164/2019 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea. Errege Dekretu horren arabera, oinarrizko ordainketa-kontuen doako erregimena ezartzen da finantza-bazterketa arriskua duten edo urrakortasun-egoeran dauden pertsonen onurarako.

 

(1) UTB - % 1,19, urtebetez eta aldi oro kontuko eguneroko saldoa 3.000 eurokoa bada, % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin eta urtean 36 euroko mantentze-lanen komisioarekin (hiruhileko bakoitzean 9 €). Kontuaren likidazioa hiru hiletik behin egiten da.   

(1) UTB - % 3,55 urtebetez eta aldi oro kontuko eguneroko saldoa 1.000 eurokoa bada, % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin eta urtean 36 euroko mantentze-lanen komisioarekin (hiruhileko bakoitzean 9 €). Kontuaren likidazioa hiru hiletik behin egiten da. 

 

Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.

Oinarrizko Ordainketa Kontuen Eskaria (Eskuratu dokumentua)

Oinarrizko Ordainketa Kontuaren Doakotasunaren Eskaria (Eskuratu dokumentua)

 

BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUA

Kontuarekin edo zerbitzuekin lotutako edozein gairekin ados ez badaude, bezeroek idazki bat bidali ahal izango dute helbide honetara:

      Kutxabank - Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua

      Kale Nagusia 30-32, 4. solairua

      48009 Bilbo 

Ebazpenarekin ados ez badago edo, behin aplikatu beharreko araudian ezarritako epeak igarota, ebazpenik egin ez bada, titularra Espainiako Bankuaren Erreklamazioen Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan; hala ere, aldez aurretik erreklamazioa erakundeko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren aurrean aurkeztu beharko du nahitaez.

 

Zure galderei erantzuten diegu

Kontu korrontea gordailu bat da, eta dirua berehala sartzeko eta ateratzeko aukera ematen dizu, inolako penalizaziorik gabe. Gainera, zure nomina eta ordainagiriak bertan helbideratuz gero, oinarrizko zerbitzu batzuk izango dituzu, egunerokotasunean erabiltzeko.

Dokumentu honen helburua da eskaintzen dizugun produktuaren ezaugarriak era egokian ulertzea eta merkatuan dauden beste batzuekin alderatzea. Halere, zerbait ez baduzu ulertu, galdetu lasai. Dokumentu hau irakurtzea gomendatzen dizugu, eta gogorarazten dizugu gorde dezakezula.

Normalean, ez dago beste produktu batzuk kontratatu beharrik, nahiz eta praktikan ohikoa den beste batzuekin konbinatzea bere eraginkortasuna hobetzeko (online Banka, txartelak, etab.) edo hobariak aplikatzeko. Lehenago, kontsultatu ea produktu hauek kosturen bat duten eta eskatu kontratua egin aurreko informazioa.

Kontuaren interesei, komisioei eta gastuei buruzko informazioa kontratuaren dokumentuan irakur daiteke. Aholkatzen dizugu komisioei buruzko informazio dokumentua (kontratua egin aurreko informazioarekin batera dago) irakurtzea, zeren bertan ikusi ahal izango dituzu ordainketa kontu bati lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrendako komisio guztiak.​

Horrez gain, gure webgunean eta Espainiako Bankuaren webgunean sar zaitezke, eta banku-erakundeek hiru hilean behin eragiketa ohikoenen komisioei eta ohiko tasei buruz ematen duten informazioa eskuratu.

Printzipioz, kontuak ezin du zorpekoa izan; ordainagiri bat itzultzea ere gerta daiteke, behar besteko saldorik egon ezean. Kontuak saldo zorduna izango balu, jar zaitez harremanetan zure kudeatzailearekin ahalik eta azkarren irtenbidea aurkitzeko; hartara, kontratuan eta kontratua egin aurreko informazioan ezarritako komisioak eta interesak saihestu ahal izango dituzu.

Urteko Tasa Baliokidea da. Hau da, produktu finantzario baten kostua edo errendimendu efektiboa adierazten duen interes tasa da. UTB formula matematiko normalizatu batekin kalkulatzen da. Formula horrek kontuan izaten ditu eragiketaren interes tasa nominala, ordainketen maiztasuna (hilekoak, hiruhilekoak, etab.), bankuaren komisioak eta eragiketaren gastu batzuk. 

Egoera bereziki ahulean edo finantza-bazterketako arriskuan bazaude, oinarrizko ordainketa-kontuaren doakotasuna aitortzeko eska diezaiokezu bankuari. Horretarako, gure webgunetik deskargatu daitekeen eskaera-formularioa bidali behar diozu bakuari.

Bezeroa egoera bereziki ahulean edo finantza-bazterketako arriskuan dagoela joko da honako kasu hauetan:

a) Urteko eta familia-unitateko diru-sarrera gordinek ez badituzte muga hauek gainditzen:

1. Hamabi ordainsariko efektu anizkunen errenta-adierazle publikoa 3 bider, familia-unitate bateko kide ez diren pertsonak badira. Eskaera egiteko unean indarrean dagoen adierazlea hartuko da kontuan.

2. Adierazle hori 3,5 bider, lau kide baino gutxiagoko familia-unitatearen modalitateren bateko kide diren pertsonak badira.

3. Adierazle hori 4 bider, lau kide edo gehiagoko familia-unitateak badira, edo indarreko araudiaren arabera familia ugariaren izaera aitortuta badute.

4. Adierazle hori 4 bider, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duen kideren bat duten familia-unitateak badira, eta desgaitasun-maila hori ofizialki aitortuta badago, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren edo autonomia-erkidegoetako organo eskudunaren erabakiaren bidez.

b) Familia-unitateko kideek ez badute ohiko etxebizitzaz bestelako ondasun higiezinen gaineko benetako eskubiderik edo titulartasunik (ez zuzenekorik, ez zeharkakorik), ez eta merkataritza-sozietateen gaineko benetako titulartasunik ere.

c) Pertsonen salerosketaren edo sexu-esplotazioaren biktima bada. Kasu horretan, ez ditu aurreko baldintzak bete beharko.

 

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.