Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Visa Extra

Sarrera

Zure erosketak gehienez 12 hilabetez geroratzeko, batere interesik gabe.

Xedea

300 €-tik (*) gorako erosketak egin eta batere interesik gabe gehienez 12 hilabetez geroratzeko kreditua eskaintzea.
Banan banakako geroratze-eragiketa hauek geroratzea kudeatzeagatiko komisioa izango dute. Komisio horren zenbatekoa geroratze epearen araberakoa izango da:

  • 3 kuota ........................... 10 € (Gutxieneko UTBa % 2,02. Gehieneko UTBa % 22,21)
  • 6 kuota ........................... 25 € (Gutxieneko UTBa % 3,39. Gehieneko UTBa % 21,42)
  • 9 kuota ........................... 35 € (Gutxieneko UTBa % 3,58. Gehieneko UTBa% 21,31)
  • 12 kuota ......................... 45 € (Gutxieneko UTBa % 3,69. Gehieneko UTBa % 21,42)

(*) 2.000 €-tik gorako eragiketetarako, hileko interes-tasa nominala % 1ekoa izango da. Urteko ITN: % 12. UTB: % 12,68; ez da komisiorik ezarriko geroratzea kudeatzeagatik.

300 euroko edo hortik gorako erosketak geroratu ahal izango dira, eta gehienez 2.000 €-rainokoak.
300 eta 449 € arteko erosketak 3 hilabetez baino ezingo dira geroratu.
450 eta 2.000 € arteko erosketak 3, 6, 9 edo 12 hilabetez geroratu ahal izango dira.
Kudeaketa-komisioa geroratutako eragiketaren lehen ordainketarekin batera kobratuko da.

Lehenengo ordainketa erosketa egin eta bigarren hilabeteko lehenengo egunean egingo da, zera da: erosketa otsailean egin bada, lehenengo kuota eta komisioa apirilaren 1ean kobratuko dira.

Finantzaketa eredua:

  • Eragiketaren data: martxoak 31
  • Eragiketaren zenbatekoa: 1.200 €
  • Geroratzea: 3 hilabete
  • Geroratzeagatiko komisioa: 10 €
  • Ordaintzeko datak eta ordaindu beharreko zenbatekoak:
    • Maiatzaren 1ean, 410,00 €
    • Ekainaren 1ean, 400,00 €
    • Uztailaren 1ean, 400,00 €
    • Ordaindu beharreko guztirako zenbatekoa......1.210,00 €
    • UTB: % 5,13

Zenbat ordaindu behar dut hilean?

Abantailak

  • 300 €-tik gorako erosketen finantzaketa
  • 2.000 €-ko edo hortik beherako zenbatekoetarako, 12 hilabetera arteko geroratzea, batere interesik gabe
  • zerbitzu oro munduko edozein tokitan ordaintzea


Zerbitzuak

  1. EURO6000 KUTXABANK pribilegioak

    Oso erraza eta dokoa da. Berehalako deskontuak 6.000 establezimendu baino gehiagotan; erosketa egitean eta EURO 6000 txartelarekin ordaintzean eskatu besterik ez duzu.

    Kontsultatu abantailak: EURO6000 KUTXABANK pribilegioak
     
  2. Kutxabank aseguruak
    Txartelak istripu-asegurua eta bidaiako laguntza eskaintzen ditu doan. Kontsultatu horien ezaugarriak dokumentuen atalean, edo bestela jo gure bulegoetara informazio gehiagoren bila.
     
  3. Alerta sistema
    • iruzurrezko erabilerarako muga BAI 
    • iruzurrezko eragiketak detektatzea BAI
    • e-mail eta sms bidezko alertak BAI
       

Informazio interesgarria

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala jakinarazi beharko diguzu gure bulegoren batean edo 900 44 55 66 telefonoan.

Txartel titularraren mugak 

Kutxabankekin kontratatutako kreditu-muga, kontratuan jasota datorrena.

Kuotak

urteko mantentze-kuota

  • Lehen urtean: Doan
  • Gainerakoan: 20,00 euro; txartela gutxienez urtean behin erabilita barkatu daitezke.
  • Istripu-aseguruaren baldintzen laburpena
  • Laguntza aseguruaren baldintzen laburpena

Doako aseguruen baldintzen laburpena ikusi

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago