Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ohiko kontsultak eta diru-ateratzeak egiteaz gain, beste hainbat banku-eragiketa egin ahal izango dituzu kutxazainetan; hala nola transferentziak, ordainagiriak eta isunak ordaindu (barra-kodea irakurrita), billeteen berehalako diru-sarrera egin eta zure garraio-txartela kargatu.
Orotarako kutxazainetan, gainera, banku-eragiketak ez diren bestelako operazioak egin ahal izango dituzu; ikuskizunetarako eta zinemarako sarrerak erosi, esate baterako.
Erabilerraztasunarekin hartutako konpromisoa betetze aldera, gero eta kutxazain gehiagok daukate ahots bidez gidatutako aukerak ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonentzat.
Horrez gain, hitzarmen-akordioak sinatu ditugu beste hainbat sarerekin, zauden lekuan zaudela, kutxazain bat eskura izan dezazun beti. Kontsultatu informazioa:
Kontsultatu , eguneko 24 orduetan Kutxabanken egin ditzakezun eragiketak zeintzuk diren jakiteko.