Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank berriro jarri da Espainiako banku-sistemaren barruko lehenengo lekuan bere jarduera hobeto burutu duen finantza-erakundea izateari esker, Britainia Handiko 'The Banker' aldizkariak 'Top 1000 World Banks' urteko txostenean aztertu duenaren arabera. Zehatz-mehatz, kaudimenaren eta palanka-efektuaren ranking-aren buru izan da gure finantza-erakundea, ikerketan aztertutako 8 aldagaietatik 2tan. Gainera, errentagarritasunari eta arriskuen kalitateari lotutako adierazleetan bigarren finantza-erakunderik onena dela nabarmendu du. Ondorioz, Kutxabank Espainiako bankuen susperraldiaren buruan jarri da eta 10etik 5,41 puntu lortu ditu, sistemaren balorazio handienarekin.
The Banker aldizkariaren azterketak jardueraren funtsezko zortzi kategoriatan sailkatzen eta kalifikatzen ditu bankuak: hazkundea, errentagarritasuna, efizientzia operatiboa, aktiboen kalitatea, arriskuaren itzulera, likidezia, kaudimena eta palanka-efektua. Horretarako, 17 adierazle konbinatzen ditu, horrekin jardun onena duten bankuen sailkapen orokorra osatzeko.
'Top 1000 World Banks 'The Banker' aldizkariak argitaratzen duen ranking nagusietako bat da. Bankuei buruzko munduko aldizkaririk ospetsuentzat jotzen dute eta The Financial Times Ltd. sozietatea da bere jabea. Finantza arloko gaiak ikuspegi orokorretatik abiatuta jorratzen ditu. Horretarako, iritzi-artikuluak, profilak eta banku nahiz finantza arloko figura nagusiei elkarrizketak egiten dizkie.
"The Banker" aldizkariaren aitorpen horrek bat egiten du merkatuaren erregulatzaile, ikuskatzaile eta auziak ebazteko erakundeek (ADR ingelesez) egindako balorazioekin; esate baterako, Banku Agintaritzak gardentasunari buruz egindako urteko ariketaren barruan lehenengo finantza-erakundea Kutxabank izan da kaudimenari dagokionez, edo MREL arloko errekerimendu txikiena eduki duena eta, SREP ebaluazioan, berriz, kapital-errekerimendu txikiena daukan Europako seigarren erakundea.