Autopromozioan eraikitze bidean dauden etxebizitzak babesten dituen asegurua da, etxea bera suntsitzea edo hondatzea zein hari kalte egitea ekar dezaketen arriskuengandik.
Estaldura nagusiak:
Oinarrizko bermeak
|
|
Obran eragindako kalteak: Eraikuntza-lanetan eragindako kalteak edo galera materialak estalduta egongo dira honako hauen kausaz gertatu badira:
|
|
- Sutea, tximistak jotzea edo leherketa.
- Lapurreta eta espoliazioa.
- Ibilgailuak inpaktua edo talka egitea edo hegazkinak jaustea.
- Ezinbesteko gertaerak eta naturaren arriskuak.
- Diseinu edo planoen errakuntzen ondorioak.
- Materialaren edo lan-eskuaren akatsa (zuzentzeko, prestatzeko edo ordezteko kostuak izan ezik).
- Gizakien huts egitea, trebetasunik eza.
- Beste inork edo asegurudunaren langileek maltzurkeriaz egindako ekintzak.
- Istripuz gertatutako edo aurreikusi ezinezko beste edozein gertaera beren beregi salbuetsita ez badago.
|
|
Aukeran dauden estaldurak
|
|
|
- Aurretik dauden ondasunak
- Mantentze edo iraunarazteko asegurua 12 hilabeteko epe batez.
- Erantzukizun zibila:
- Babesle gisa
- Beste inoren aurrean
- Enpresarena

- Lurrazpiko hodiei eragindako kalteengatik.
- Azpikontratisten erantzukizun subsidiarioa.
|
|
|
|
* Eraikuntzako arrisku orotako arriskua eta erantzukizun zibileko arriskua Liberty Seguros aseguru-etxearenak dira. Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones SAUren banku-aseguru operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora SAUrekin jarduteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatuta dago OE0004 zenbakiarekin.