Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank osasun-asegurua Sanitasen asegurua da. Osasun-laguntza osoa medikurik eta ospitalerik onenekin.
Onurak:
Eta bere osasuna gehiago babestu nahi duenarentzat Kutxabank Premium Osasun Asegurua daukagu estaldura estrekin.
* Kutxabank osasun asegurua Sanitas konpainiarena da. Kutxabank da Kutxabank Vida y Pensionesen banku-aseguruen operadore bakarra, eta sozietatearen baimena dauka Kutxabank Aseguru-konpainiarekin lan egiteko. Halaber, Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Osasun-aseguruaren bitartekaria da, Kutxabank Aseguru-konpainiak eta Sanitas sinaturiko banaketa-hitzarmenaren barruan.
Kutxabank Premium Osasun Aseguruak, Kutxabank Osasuna aseguruaren estaldura guztiak edukitzeaz gain, horietako batzuk hobetzen ditu eta beste batzuk soilik modalitate honetan eskaintzen dira.
Hobetu diren eta berezkoak dituen estaldurak:
Ikusi produktu hauen baldintza orokor, xehetasun eta estalduren mugak.
Estalduren mugak produktuaren Baldintza Orokor Berezietan jasota daude.
Kutxabank Urrezko Osasun Asegurua Sanitas sozietatearena da. Bestetik, Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banka eta aseguruen alorreko operadore esklusiboa Kutxabank da. Gainera, Kutxabank Vida y Pensiones sozietateak baimena eman dio Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bestetik, artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago C0654A95653077 zenbakipean. Osasun Aseguruaren bitartekaria da, Kutxabank Aseguradora eta Sanitas sozietateen artean egindako hitzarmenaren bidez.
Kutxabank Osasun Aseguruaren abantaila guztiak eskaintzen ditu, eta, gainera, segmentu horrentzako estaldura bereziak ditu.
Abantailak:
Osasun-arreta osoa, laguntza-sare zabala eta prezio oso lehiakorrak eskaintzen ditu:
- Azkartasuna arretan, diagnostikoetan eta tratamenduetan.
- Mediku-talde handia eta irekia.
- Mediku espezialisten laguntza lehen mailako arretako medikuarenetik pasa beharrik gabe.
- Kalitatezko arreta pertsonalizatua:
- Bi kontratazio modalitate eskaintzen ditu: koordainketarekin edo gabe.
- Koordainketa abantailatsua:
- Zerbitzu bakoitzeko kostua, benetan lehiakorra.
- Prima oso lehiakorrak.
Estaldura bereziak:
- Trafiko-istripuak eta lan-istripuak: Osasun-laguntza trafikoko eta laneko istripuetan edo lanbide-gaixotasunen kasuan.
- Babes osoa: etxean edo ospitalean gutxienez 72 orduz egon behar badu mugitu gabe, laguntza-arloko zailtasun nagusiak ziurtatuta izango ditu asegurudunak.
- Etxera bidaltzea: sendagaiak eta posta.
- Mugikortasun-bermea: taxi-zerbitzua asegurudunaren immobilizazioaren lehen bi asteetan, bulegora/bileretara joan dadin eta dagozkion kudeaketa profesionalak egin ditzan.
- Lanpostua etxean: laguntza informatikoa, telefonikoa edo urrutikoa, lanpostua etxean instalatzeko eta ordenagailuaren erabilerarekin lotutako gorabeherak etxean ebazteko.
- Azkar sendatzea: fisioterapia zerbitzua medikuak agindutako terapietarako, istripu edo gaixotasun baten ondorioak arintzeko.
- Etab.