Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Urrezko VISA balio erantsirik handiena duen txartela da. Visa marka onartzen duten munduko saltoki guztietan ordaintzeko balio du, berarekin duen erosketen babes-aseguruaren estaldura handiak eskaintzen duen babes eta segurtasunaz.
Munduko edozein lekutan baliagarria.
• Bat-bateko kreditua erabilgarri.
• Galdutako edo lapurtutako txartelaren berehalako ordezkapena 24 ordutan.
• Zure erosketen ordainketa geroratua Flexibuy-rekin. 12 hilera arte 300 €-tik gorako erosketetan.
• Estaldura handiak dituen istripuetarako eta bidaia-laguntzarako doako asegurua.
• Bat-bateko deskontuak zure erosketetan, Kutxabank "Privilegios EURO6000" abantailei esker.
• Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema, SMS edo email bidez.
• Kutxabank Urrezko VISA txartela pertsonalizatzeko aukera.
• Kredituaren muga txartelaren titularrak Kutxabankekin kontratatutakoa izango da, kontratuan ageri dena hain zuzen.
Urrezko VISA txartelak urtean 61 €-ko mantenu-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 31 €-koa txartel onuradunaren kasuan. Horrez gain, nomina edo pentsioa helbideratzeagatik edo txartelekin egindako kontsumoengatik hobariak daude.
Ikusi doako aseguruaren laburpena.
Zure txartelak “Nire datuak” atalean pertsonaliza ditzakezu, zuk aukeratutako izenarekin.
Zure txarteletako bakoitza ikusgai edo ez ikusgai uztea ere erabaki dezakezu, hasierako laburpenean azal ez daitezen.
Txartela hondatu zaizulako txartelaren kopia bat eska dezakezu Online Bankatik, joan zaitez hona: Txartelak > Eragiketak > Bikoiztua. Zure etxean jaso ahal izango duzu edo nahiago duzun bulegoan jaso ahal izango duzu.