Funtsaren esposizioren %100 OCDEko merkatuetako errenta finkoan egongo da, publikoan nahiz pribatuan, barne hartuz gordailu eta aktibo monetarioak, kotizaziokoak izan ala ez, likiŒdoak badira betiere. Kreditu-kalitate handiko aktiboetan inbertituko du (gutxienez A- rating-a) edo gutxienez Espainiako Erresumakoaren berdina, azken hori txikiagoa balitz. Hala ere, esposizio osoaren %25era arte inbertitu ahal izango da kalitate ertaineko edo txikiko aktiboetan (BBB+ edo txikiagoa). Kalifikatu gabeko jaulkipenak direnean, jaulkitzailearen rating-a hartuko da kontuan. Zorroaren batez besteko iraupena 3 hilabetetik beherakoa izango da, eta aktiboen gehieneko epemuga 6 hilabetekoa. Ez du izango dibisa-arriskuarekiko esposiziorik.
Inbertsio-politikaren azalpen xeheagoa funtsaren IFD dokumentuan ikus daiteke.
Balorazio-data | Ondarea | Likidazio-balioa | Partaideen kopurua |
---|---|---|---|
2022/08/08 | 65.098.436,20 | 7,09 | 2.091,00 |
Kudeaketa | Gordailua | Kalkulu-oinarria | Harpidetza | Diru-itzulketa | |
---|---|---|---|---|---|
Zuzena | %0,15 | %0,07 | Ondarea | %5 | EZ |
2022 errentagarritasuna urtarrilaren 1etik aurrera: 0,00% | 2021 urteko errentagarritasuna (UTB): -0,82% | ||
2022 errentagarritasuna 2 Hiruhilekoa: -0,22% | 2020 urteko errentagarritasuna (UTB): -0,72% | ||
2022 errentagarritasuna 1 Hiruhilekoa: -0,20% | {1} errentagarritasuna 2019 Hiruhilekoa: -0,65% | ||
2021 errentagarritasuna 4 Hiruhilekoa: -0,20% | 2018 urteko errentagarritasuna (UTB):-0,69% | ||
2021 errentagarritasuna 3 Hiruhilekoa: -0,21% | 2017 urteko errentagarritasuna (UTB): -0,61% |
Urtebete baino gutxiagoko aldietako errentagarritasunak ez dira urtekotuak.
Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen.
Informazio hori ez dago eskuragarri, funtsaren antzinatasuna edo inbertsio-politikaren azken aldaketatik igarotako epea adierazitako epea baino txikiagoa bada.
Inbertsioak merkatuaren gorabeheren mende daude, eta baloreetako eta beste finantza-tresna batzuetako inbertsioetako berezko arriskuei lotuta;horregatik, Funtsaren eskuratze-balioak eta lortutako errentagarritasunek gora nahiz behera egin lezakete, eta litekeena da inbertsiogileak hasieran inbertitutako zenbatekoa ez berreskuratzea.
(*) Urtebete baino gutxiagoko aldietako hegakortasuna ez da urtekotua.