BBKren Logotipoa

SEGURTASUNARI BURUZKO ON LINE IKASTAROA BBK INTERNET-EN Logotipoa

SEGURTASUNARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA

Eragiketak interneten segurtasunez egiteko.

Bete arau hauek segurtasunez nabigatzeko.

 

Zure gakoak babestea dirudiena baino errazagoa da.

Baita zure ordenagailua babestea ere...

Aholku erabilgarri eta erraz hauekin, segurtasunez egin ditzakezu eragiketak BBKNETen bidez. Kontuan hartu! PHISHING-a, PHARMING-a, BIRUS-a, FIREWALL-a, TROYANOS-a

Ordenagailuko saguaren itxurako maskota honek aurkeztuko digu eta gidatuko gaitu Segurtasuna Interneten izeneko On line ikastaroan

0. SARRERA

Etxetik erosketak munduko beste aldean egitea, gure kontuak kudeatzea, bidaiak kontratatzea… eta eguneko 24 orduetan. Abantaila horiek guztiak ematen dizkigu internetek.

Baina abantaila horiek baliatzeko, informazio pertsonala eman behar da, posta eta gakoak erabili behar dira... eta informazio hori kanpoko pertsonengandik babestu behar dugu.

Phishing, birus, troyanos... seguru asko entzunak izango dituzu. Ikastaro honetan birpasatzera animatzen zaitugu internet erabiltzean zure informazio pertsonala ahalik eta gehien babesteko.

1. JARRAIBIDE NAGUSIAK

Interneten dauden “arriskuak” ezagutzen, ulertzen eta irtenbide egokia ematen saiatuko gara ikastaro honetan.

Jarduteko jarraibide erraz batzuekin, eta Kutxabank-k ematen dituen segurtasun neurriekin eta baliabideekin, interneten jardutean babestuta egongo zara iruzur ahaleginen aurrean.

ANTIBIRUS ETA FIREWALL BABESAREN GARRANTZIA.

Antibirusa zure ordenagailua etengabe zainduko duen programa da, eta babestu egingo du ordenagailua birusen, nahi ez diren sarbideen, programa espien eta abarren aurka. Baina eraginkorra izan dadin, beti egon behar du eguneratuta.

Gainera, firewall babesa ere aktibatuta izan behar duzu, zure ordenagailuan sartu eta irteten den informazioa zaintzen baitu, eta, horri esker, nahi ez diren balizko sarbideak saihestuko ditu.

Gogoratu: instalatu antibirusa eta firewall-a eta eguneratuta izan beti.

EGUNERATUTA IZAN SISTEMA ERAGILEA ETA PROGRAMAK.

Eguneratu zure ordenagailuko sistema eragilea (Windows, Linux, Mac OS…), programak eta aplikazioak, bereziki interneteko nabigatzailea eta posta elektronikoaren kudeatzailea.

Soilik jatorrizko aplikazioek emango dizute berme osoa.

Egin zure ordenagailuak dakarren informazioaren segurtasun-kopiak, eta, hala, kopia horietatik zure artxibo guztiak berreskuratu ahal izango dituzu, baldin eta sistema berriro instalatu behar baduzu.

Gogoratu: instalatu jatorrizko programak eta eguneratu fabrikatzailearen segurtasun-adabakiekin.

AHAL DELA EZ ERABILI ORDENAGAILU PUBLIKOAK.

Informazio pertsonala erabili behar duzunean, zeure ordenagailua erabili. Behar izanez gero, ezagutzen ez duzun edo publikoa den ordenagailua erabili behar baduzu, erabilitako pasahitzak lehenbailehen aldatzea komeni da.

Gogoratu: ez erabili ordenagailu ezezagunik datu pertsonalak erabili behar badituzu, eta, behar izanez gero, ondoren aldatu gakoak toki seguru batetik.

2. WEB ETA POSTA ELEKTRONIKOA SEGURTASUNEZ ERABILTZEA.

Web eta posta elektronikoaren erabilerari esker, informazio ugari eskuratu dezakegu eta bizkor komunikatu gaitezke geografia mugarik izan barik, baina nahi ez ditugun postak ere jaso ditzakegu, posta ezezagunak, batzuetan gogaikarriak izan daitezkeenak, eta, beste batzuetan, ezagutu eta saihestu beharreko arriskuak dakartzatenak.

INTERNETEN SEGURTASUNEZ NABIGATZEA.

Edozein artxibo, programa edo aplikazio deskargatzean, kontuan izan horiek dauden web gunearen konfiantza.

Artxibo deigarriak eta iradokitzaileak erakargarriak dira, zure ordenagailuan nahi ez dituzun programak instalatzea lortzeko.

Kontuz!

Arau orokor lez, ez deskargatu ezer batere gomendagarriak edo zure konfiantzakoak ez diren web guneetatik.

Gogoratu: ez deskargatu edo instalatu zure ordenagailuan ezagutzen ez duzun aplikaziorik edo programarik.

POSTA ELEKTRONIKOAREN ERABILERA.

Ez izan konfiantzarik edozein eratako informazio pertsonala eskatzen dizuten postekin; izan ere, edozein aitzakia erabilita, informazio hori eska diezazukete segurtasuna, lan-eskaintzak edo parte hartu ez duzun zozketako opariak direla-eta. Ez egin jaramonik zure pasahitzak eguneratzeko edo balioztatzeko eskatzen dizuten estekei, nahiz eta, hala egin ezik, zerbitzuan bajan emango dizutela adierazten dizuten.

Edozein postari buruzko zalantzarik baduzu, ez ireki eta ezabatu berehala.

Gogoratu: ez izan konfiantzarik eskaintza ikusgarrietan edo sari ezezagunetan, eta ez instalatu edo exekutatu horrelako postei erantsitako artxiborik edo programarik.

3. ONLINE BANKA: ZURE SEGURTASUNA BERMATZEKO NEURRIAK.

Egon dauden segurtasun neurri nagusiak ditu Kutxabank-k, gure online Bankan sartzeko isilpekotasuna eta segurtasuna bermatzeko.

ZERBITZARI SEGURUA.

Gure bulegoko interneteko orri guztiak zerbitzari seguruan daude, eta informazio enkriptatua duenez gero, beste inork ez dauka bertan sartzerik.


Honela egiaztatu dezakezu orri bat zerbitzari seguruan dagoela:

  1. Nabigatzailearen barran, helbidearen hasiera “ HYPERLINK "https:///_" https://” agertuko da eta ez “ HYPERLINK "http:///_" http://”
  2. Nabigatzailearen beheko aldean, “giltzarrapo hori” itxi bat agertuko da. Giltzarrapo horretan bi aldiz klikatuta egiaztagiriaren informazioa erkatu dezakezu, zehazki hauexek:
  3. Egiaztagiria ematen deneko web gunea.
  4. Igorlea edo egiaztagiria emateko agintaria (Normalean Verisign)
  5. Baliozkotasun-epea

Gogoratu: ez eman datu edo gako pertsonalik, zerbitzari seguruetan dauden orri hauetatik kanpora. Kutxabank-k inoiz ez dizkizu datu pertsonalak posta elektronikoz edo telefonoz eskatuko. Gako horiek erabiliko dituzu soilik zuzenean www.kutxabank.es gunean edo Kutxabank telefonoz zerbitzuko, 901 33 55 66 zenbakian.

GAKOAK SARTZEKO TEKLATU BIRTUALA.

Kutxabank-k beti eskatuko dizu zure sarbide-gakoa eta sinadura-gakoa teklatu birtual bidez sartzeko, hirugarren pertsonengandik eta programa zelatariengandik babesteko.

Era berean, inoiz ez dizu eskatuko sinadura-koordenatu bat baino gehiago emateko, eta ez dizu, sinadura-koordenatua, inoiz eskatuko zeure burua identifikatu eta online Banka-n sartu baino lehen.

Gogoratu: Online Banka-n gakoak beti sartuko dira teklatu birtual baten bidez.

MUGAK PERTSONALIZATZEA ETA KONFIANTZAZKO KONTUAK.

Kutxabank-k neurri bereziak ditu bezero bakoitzaren ezaugarrietara pertsonalizatzeko BBK-k interneten duen bulegoaren erabilera, transferentziak egiteari dagokionez.

  1. Transferentzia-mugak: muga zuk zeuk jarri, pertsonalizatu, dezakezu. Muga zero ere izan daiteke. Horrela, ezinezkoa izango da transferentziarik egitea bide horren bidez.
  2. Konfiantzazko kontuak: lehenago erabili ez duzun kontu batera transferentzia egiten baduzu, eragiketa balioztatzeko telefono mugikorrera koordenatu bat bidaliko dizugu.

Gogoratu: Kutxabank-k neurri bereziak ditu nahi ez diren transferentziak egiteko modua galarazteko.

BESTELAKO SEGURTASUN NEURRIAK.

Deskonexio automatikoko sistema: Online Banka-n hasitako saioa bukatuko du transakziorik egiten ez bada zenbait minutu igarota; hala, titularrari ahaztuz gero, beste pertsona batek ezin izango du saioan jarraitu.

Zure azken konexioaren data eta ordua; hortaz, beti identifikatu ahal izango duzu edozein irregulartasun.

Gakoen blokeoa, gakoak sartzean hiru aldiz huts egin ondoren.

Gogoratu: zuri ahaztu ondoren zure kontuetan sartzea galarazteko neurriak ditugun arren, itxi beti “amaitu saioa” aukera sakatuta.

4. GAKOAK: ZURE GAKOAK BABESTEAREN GARRANTZIA.

Sarbide-gakoek eta sinadura-gakoek zeure burua identifikatu eta interneten eragiketak egiteko modua ematen dizute. Gako horiek babestea funtsezkoa da, beste inork erabiltzen ez dituela bermatzeko. Gakoak beharrezkoak dira zerbitzua erabiltzen duen pertsona identifikatzeko, eta, beraz, gakoak beste inoren eskura jartzea izaten da, hain zuzen, interneten inork inoren izenean jarduteko arriskurik handiena.

ONLINE BANKAN SARTZEKO GAKOAK.

Online Bankarekin konektatzeko, zure NANa (IFZ) eta zure sarbide-gakoa sartu behar dituzu.

Agertuko zaizun teklatu birtualaren bidez sartu beharko dituzu gako horiek.

Datu horiek soilik gure online Bankan sartu beharko dituzu.

SINADURAREN GAKOA.

Eragiketak egiteko edo berresteko, gainera, zenbaki koordenatuen txartel bat emango dizugu, eta bertan dituzu laukitxoak zenbakiekin. Itsasontzien jokoan bezala, gogoratzen?

Beti eskatuko dizugu eragiketa berretsi beren beregiko teklatu birtualean txartel horretan dauden koordenatuak sartzeko. Eragiketa bakoitzeko koordenatu berria. Inoiz ez dizugu eskatuko eragiketa bat egiteko koordenatu bat baino gehiago eman diezaguzun.

Zalantzaren bat baduzu, gakoak sartu baino lehen, jarri harremanetan Kutxabank telefonoz zerbitzuarekin, 901 33 55 66 zenbakian.

Gogoratu: koordenatu horiek eragiketak berresteko behar izango dira soilik, online Bankan sartu ondoren. Zerbitzuan sartu baino lehen, INOIZ ez dizugu eskatuko koordenatu horiek sartzeko, eta INOLA ERE ez eragiketa baliozkotzeko pasahitz bat baino gehiago.

ZURE GAKOAK BABESTEKO JARRAIBIDEAK.

Funtsezkoa da gakoak babestuta izan ditzazun, eta hori bermatzeko, jarraibide hauek kontuan izan ditzazun:

  1. Aldatu aldiro sarbide-gakoa.
  2. Gorde ondo zure gakoak.
  3. Ez eman inoiz zure gakoak telefonoz edo posta elektronikoz; izan ere, edozein aitzakia erabilita, informazio hori eskatu diezazukete segurtasuna edo bestelako arrazoiak emanda.

Gogoratu: nahiz eta online Bankan duen bulegoak sarbidea bermatzeko segurtasun neurri guztiak izan, funtsezkoa da zure gakoak beste inorengandik babestuta egotea.

5. ONLINE BANKAREN ERABILEAREKIN LOTUTAKO IRUZURRAK.

ON LINE BANKAREN ERABILERAREKIN LOTUTAKO IRUZUR NAGUSIAK.

Beharbada entzungo zenituen phishing, pharming, troyanos… Dena oso konplexua dela dirudi, baina, azken finean, teknika horien guztien helburua pertsonak engainatzea da beren gakoak eman ditzaten, eta, ondoren, eragiketak haien izenean egiteko.

Atal honetan, iruzur horiek identifikatu eta ekiditeko erabiltzen diren teknika nagusiei buruzko informazioa emango dizugu.

PHISHING, EDO ITXURAZKO POSTA ELEKTRONIKOEN BIDEZKO IRUZURRA.

Finantza-erakunde batek itxurazko posta elektroniko asko bidaltzean datza teknika hau: segurtasun edo bestelako arrazoiak direla-eta, beren gakoak balioztatzeko eskatuko zaie erabiltzaileei, postan bertan dakarren esteka baten bidez. Esteka horrek erakundearen itxurazko orria dauka, gakoak erregistratzeko diseinatua ondoren iruzurrez erabiltzeko.

ZER EGITEN DUEN KUTXABANK-K PHISHING-A GALARAZTEKO.

Kutxabank-k monotorizazio-zerbitzu iraunkorra dauka, gure izenean egin litezkeen itxurazko bidalketak jarraitzen eta detektatzen dituena, eta, hala, berehala desaktibatzen ditu iruzurrezko ahalegin horiek.

ZELAN SAIHESTU IRUZUR HORRETAN ERORTZEA.

Iruzur hori saihestea oso erraza da: kontuan izan erakunde batek ere ez dizula eskatuko zure gakoak balioztatzeko posta elektroniko baten bidez. Erabili zure gakoak soilik erakundearen web helbidera zuzenean sartzen zarenean.

Zalantzarik baduzu, gakoak eman baino lehen, jarri gurekin harremanetan Kutxabank telefonoz zerbitzuaren bidez, 901 33 55 66 zenbakian.

SOFTWARE MALTZURRA, GAKOAK ATZEMATEKO.

Teknika honen bidez, software maltzurra ordenagailuan sartzen da, normalean programa zelatariak gakoak atzeman ditzan. Horrelako softwarea sartzeko modu nagusiak ezezagunen posta elektronikoak dira irudi iradokitzaileak dituzten artxiboekin.

Instalatu ondoren, normalean erabiltzaileak bere ordenagailuan tekleatzen duena erregistratzen du, eta informazio hori beste batzuei ematen die.

ZER EGITEN DUEN KUTXABANK-K IRUZUR HORI GALARAZTEKO.

Gakoak atzematea galarazteko, Kutxabank-k gako operatiboak sartzeko eskatzen du beti teklatu birtual baten bitartez. Gainera, bezero bakoitzak koordenatu-txartel anitza duenez gero, koordenatua atzemanez gero, ezin izango da gero erabili.

ZELAN SAIHESTU IRUZURRA.

Adi egoteko eta teknika horietatik babestuta egoteko, hauexek kontuan izan behar dituzu:

  1. Eguneratu sistema eragilea, postaren kudeatzailea eta zure ekipoko nabigatzailea fabrikatzaileak argitaraturiko segurtasun-adabakiekin.
  2. Izan instalatuta eta eguneratuta antibirusa eta firewall-babesa.
  3. Ez egin jaramonik helbide ezezagunen edo ezagutu arren eduki susmagarria duten helbideen postei.
  4. Instalatu soilik jatorrizko softwarea edo konfiantzazkoa, eta, artxiborik exekutatu baino lehen, erabili antibirusa.

6. AHOLKUEN DEKALOGOA.

Zure gakoak eta zure ordenagailua babestuta izatea dirudiena baino errazagoa da. Bete zehatz-mehatz aholku hauek. Oso errazak dira betetzeko, eta balizko bidegabe sartzeetatik babestuko zaituzte, baita iruzurretatik ere. Ez hartu arriskurik.

ZURE GAKOAK BABESTEA.

ZURE GAKOAK BABESTEA ERRAZA DA.

Interneten ibiltzea segurua izateko, eta, horrela, zure datu pertsonalak babesteko:

  1. Saihestu erraz asmatu daitezkeen pasahitzak, esaterako: jaioteguna, autoko matrikula, NAN. Aldatu aldian-aldian.
  2. Gorde ondo zure pasahitzak. Ez gorde inoiz ordenagailuko fitxategi baten. Ez idatzi agendetan edota libretetan.
  3. Ez esan inoiz telefonoz edo e-postaz zure gakoak, ezta segurtasunagatik, promozioengatik, publizitatearengatik, estatistikengatik, edo sistemak balioztatzeko behar dela esaten dizutenean ere.
  4. Erabili zure gakoak soilik online Bankara konektatzeko edo Kutxabankekin telefonoz harremanetan ipintzeko: 901 33 55 66

Aholku erabilgarri eta erraz hauek erabilita, online Bankan segurtasunez egin ahal dituzu zure eragiketak.
Kontuan hartu!

ETA BABESTU ERE ZURE ORDENAGAILUA.

  1. Funtsezkoa da antibirusa jartzea eta aldian-aldian eguneratzea. Era berean, funtsezkoa da firewall babesa jartzea, sarera bidali eta handik jasotzen duzun informazioa iragazteko.
  2. Eguneratu sarri ordenagailuko aplikazioak (sistema eragilea, interneteko nabigatzailea, posta elektronikoko kudeatzailea). Horretarako, fabrikatzaileak argitaratutako segurtasun-adabakiak dituzu.
  3. Ez ezazu ordenagailu publiko edo ezezagunik erabili ezta komunikazioa babestuta ez duen Wi-Fi sarerik ere. Programa zelatariak izan ditzakete, eta horien bidez zure informazio pribatuan sar daitezke.
  4. Ez zabaldu postarik, mezuak nondik datozen aztertu gabe (bidaltzaile ezezaguna, bidali gabeko posta baten erantzuna…). Hobe da zuzenean ezabatzea. Era berean, kontuz izan internetetik jaisten dituzun fitxategiekin, webguneak fidagarriak ez badira.
  5. Egin sarri segurtasun-kopiak.
  6. Ez erabili nabigatzaileak pasahitzak sortzeko duen funtzio automatikoa, sisteman gordetzen delako, eta, beraz, ordenagailuaren beste erabiltzaile batzuek pasahitza eskuratu izan dezaketelako.
  7. Erabili “amaitu saioa” aukera. Konexioa eteteko, eta saio berean beste eragiketak saihesteko.

Mascota a modo de ratón