Rentanet-erakundeak zerbitzuaren bidez Aitorpena egingo dizugu

Errenta-mota hauetariko edozein soilik jaso baduzu, zenbatekoa edozein izanda ere:

  • Lanaren etekinak.
  • Kapitalaren etekinak.
  • Nekazaritza, Abeltzaintza, Basogintza eta Arrantzako jarduera ekonomikoak, zenbatespen zuzeneko metodoaren bidezko modalitate erraztuan, jarduerari lotutako elementuak eskualdatzearen ondorioz ondarearen galdu-irabaziak daudenean izan ezik.
  • Ondarearen galdu-irabaziak, irabazteko asmoz hartutako higiezinen salerosketen ondoriozkoak izan ezik.

Rentanet erakundeak zerbitzuan ez da aitorpenik egingo aurreko ekitaldietatik konpentsatu gabeko aurrekontu-sailak egonez gero, 2017koak direnean eta datu fiskaletan daudenean izan ezik.

Erabili gure zerbitzu-eskaintza zabala

Aitorpena efikaziaz egiteko pertsonak eta baliabide teknikoak jarriko ditugu zure zerbitzutara. Euskaraz zein gaztelaniaz eskeini ahal dizugu harreta.

Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako errenten jarduera ekonomikoetarako zerbitzu berezia eskaintzen dugu hurrengo helbidea duen Bulegoan: Kale Nagusia 30, Bilbo.

Behin zure aitorpena eginda, aurkeztuta eta helbideratuta, itzultzeko bada, zure kontuan likidazioa jasoko duzu, gehienez 10 laneguneko epean. Sartzeko bada, ordainketa bakarrean edo bi ordainketatan zatikatuta egin daiteke. Kontuko zordunketa ekainaren 30etik aurrera egingo da, ordainketa bakarrerako zein ordainketa zatikatuaren lehenengo eperako; bigarren epea azaroaren 10etik aurrera zordunduko da. Gainera, mailegu baten bidez zure Aitorpena finantzatzea eska dezakezu.

ERRENTAREN GAKOAK datu fiskaletara sartzeko

Aitorpena egin ahal izateko nahitaezkoa da hitzordura zure ERRENTA GAKOA eramatea, eta ezkonduta egon edo izatezko bikotea izanez gero, baita zure bikotearena ere. Horrekin batera, honako dokumentua sinatuta eraman beharko da: "Aitorpenak egiteko, onartzeko edo zuzentzeko baimena".

Gakoak eta Baimena beharrezkoak dira Datu Fiskalen Kontsulta egiteko. Ogasun Sailak ERRENTA GAKOA modu desberdinetan helaraziko dizu: etxerako gutuna, posta elektronikoa, SMSa edo jakinarazpen telematikoa.

Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk

Egiaztatzeko hurrengo agiriak ekarri behar dira:

  • NANa edo indarreko egiaztagiri ofiziala.
  • Familia-liburua, modu bateratuan egiten baduzu edo ondorengo bakoitzeko kenkariak jasotzeko eskubidea baduzu.
  • Diru-sarreren, gastuen, kenkarien, murrizketen, atxikipenen eta ordainketa batzuen ziurtagiriak, baita ondarean izan daitezkeen aldaketei dagozkienak ere.
  • Desgaitasuneko ehunekoa eta mugikortasunari nahiz beste inoren laguntzari buruzko baremoak dakartzan ziurtagiria, Gizarte Ekintza Sailak egindakoa.
  • Baloreak eta, zehatz-mehatz, akzioak eskualdatzeari dagokionez, eskuratu eta eskualdatu diren baloreak eta ekintza horien datak justifikatu behar dira, tituluen nominalean edo kopuruan izan daitezkeen aldaketak kontuan hartuta.