Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Uda honetan, gazteen eskura jartzen ditugu Sukarrieta eta Arotz-Eneako zentroak, opor ahaztezinak igaro ditzaten.
2002 eta 2008 urteen artean jaiotako haurrak eta Gaztedi Plan baten titular direnak. (Sukarrieta)
2003 eta 2007 urteen artean jaiotako haurrak eta Gaztedi Plan baten titular direnak. (Arotz-Enea)
Bizikidetza eta naturarekin harremana sustatzen duten jarduera sorta zabala eskaintzen diegu neska-mutilei. Esan beharrik ez dago egoitzen kokapenak eta ekipamenduek ere horretan nabarmen laguntzen dutela.
Egonaldian zehar, hainbat ekintza egingo dira: txangoak, kirolak, jolasak igerilekuan, tailerrak eta animazio-jarduerak. Horrez gain, egoitza bakoitzak hainbat jarduera berezi eskaintzen ditu: ur-kirolak Sukarrietan eta hainbat jarduera natur ingurunean Arotz-Enean.
Blog bat prestatuko dugu, zuen seme-alabek egunez egun zer egiten duten eta nola gozatzen duten ikus dezazuen.
Izena emoteko BBK-ren webgunean, Kutxaren webgunean edo Vitalen webgunean kontsulta dezakezue.
Urdaibaiko biosferaren erreserbaren erdi-erdian, hainbat jarduera egiteko aukera izango duzu, natura eta itsasoarekin harreman zuzenean.
Udalekuak aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu, hala bere kokapenagatik nola bere ekipamenduengatik, bizikidetza eta naturarekiko harremana sustatzea helburu dutenak.
Itsasorako sarbidea, zalditegia, baserri-eskola eta ondoko kirol instalazio hauek ditu: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak eta polikiroldegia.
Egonaldian zehar, hainbat jarduera egingo dituzte: mountain bike, txangoak, ur-kirolak, tailerrak eta animazio-ekintzak.
Horrez gain, Sukarrietan, itsasoaz eta Mundakako itsasadarraz gozatu ahal izango dute.
TXANDAK | DATAK | HIZKUNTZA | GAZTEDI PREZIOA |
---|---|---|---|
1 | 06/22tik 06/27ra | EUSKARA | 180 € (6 EGUN) |
2 | 06/29tik 07/04ra | ELEBIDUNA | 180 € (6 EGUN) |
3 | 07/06tik 07/11ra | EUSKARA | 180 € (6 EGUN) |
4 | 07/13tik 07/18ra | ELEBIDUNA | 180 € (6 EGUN) |
5 | 07/20tik 07/25era | EUSKARA | 180 € (6 EGUN) |
6 | 07/27tik 08/01era | ELEBIDUNA | 180 € (6 EGUN) |
7 | 08/03tik 08/08ra | EUSKARA | 180 € (6 EGUN) |
8 | 08/10tik 08/15ra | ELEBIDUNA | 180 € (6 EGUN) |
9 | 08/17tik 08/22ra | ELEBIDUNA | 180 € (6 EGUN) |
Nafarroako Larraun eskualdean dagoen Arotz-Enea ingurumen-eskolak (Kutxaren Gizarte Ekintzarena da) aisialdi aukera ugari eskaintzen ditu, naturarekin harreman bete-betean.
Ondoko instalazioak ditu: igerilekua, pilotaleku estalkiduna, jardueretarako pabilioia, kirol anitzeko pista eta aire zabaleko jolasgunea.
Naturak inguratutako gune paregabe honetaz gozatu ahal izango dute haurrek, baso, eskualde eta mendiez inguratuta, eta hamaika jarduera egiteko aukera izango dute: txangoak, tailerrak, jokoak, jarduerak igerilekuan, kirolak, abenturak.
TXANDAK | DATAK | HIZKUNTZA | GAZTEDI PREZIOA |
---|---|---|---|
1 | 06/22tik 06/27ra | EUSKARA | 180 € (6 egun) |
2 | 06/29tik 07/04ra | EUSKARA | 180 € (6 egun) |
3 | 07/06tik 07/11ra | EUSKARA | 180 € (6 egun) |
4 | 07/13tik 07/18ra | EUSKARA | 180 € (6 egun) |
5 | 07/20tik 07/25era | ELEBIDUNA | 180 € (6 egun) |
6 | 07/27tik 08/01era | EUSKARA | 180 € (6 egun) |
7 | 08/03tik 08/08ra | EUSKARA | 180 € (6 egun) |
8 | 08/10tik 08/15ra | ELEBIDUNA | 180 € (6 egun) |
9 | 08/17tik 08/22ra | EUSKARA | 180 € (6 egun) |