TPV birtualak
Merkataritza elektronikoa
Saltokiei, enpresei, instituzioei eta partikularrei Internet bidez saltzen dituzten produktu eta zerbitzuen txartel bidezko kobrantza errazteko, Kutxabank-k haien esku jartzen du Merkataritza Elektronikoko Zerbitzua: TPV birtuala da, beste edozein TPV fisikok dituen funtzio berberekin.
TPV birtuala finantza-softwarea da, eta aukera ematen du Internet bidez saldutako produktu eta zerbitzuak txartel bidez kobratzeko.
Funtzionamendua
Erosle batek txartel bidezko ordainketa aukeratutakoan, TPV Birtualak pantaila bat erakutsiko dio eta pantaila horretan, batetik, eragiketaren datu guztiak erakutsiko dizkio (saltokiaren izena eta zenbakia, data eta eragiketaren zenbatekoa, eskaeraren zenbakia...), eta bestetik, beste eremu guztiak, ordainketa egin ahal izateko txartelaren titularrak bete beharko dituenak (txartelaren zenbakia eta iraungipen-data: hilea eta urtea).
Behin datu horiek beteta, 'Onartu' botoia sakatu beharko du bezeroak, eta TPV birtualaren bitartez, baimena eskatuko zaio txartelaren jaulkitzaileari, horrexek onartzen edo ukatzen baitu eragiketaren baimena.
Azkenik, TPV Birtualak baimena eskatzeko eragiketaren emaitza (onartua edo ukatua) jakinarazten die bai erosleari bai saltzaileari.
Ezaugarriak
Erosotasuna, bizkortasuna eta segurtasuna.
- Erosotasuna, erraz instalatzen delako saltokiaren denda birtualean eta erabilerraza delako eroslearentzat.
- Bizkortasuna, hala erosleari nola saltokiari berehala ematen dielako eragiketaren emaitzaren berri.
- Segurtasuna, behin erosleak bere txartelaren datuak sartuta, TPV Birtualak berak egiten baitu transakzioa txartelaren erakunde jaulkitzailearekin. Saltokiari bakarrik jakinarazten zaizkio eragiketaren emaitza (onartua edo ukatua) eta eragiketa bera identifikatzeko datuak, baina sekula ere ez bezeroaren txartelaren datuak. Gainera, nazioarteko segurtasun arau guztiak betetzen ditu.
Onarpen zabala
TPV birtualak Visa eta MasterCard etxeetako txartel guztiak onartzen ditu, bai kredituzkoak zein debituzkoak, beraz, ordainketa txartelen mundu merkatuko % 90 erabil daitezke.
Eragiketak egiteko malgutasuna
- Itzulketa oso zein zatizkoak egin daitezke.
- Honako hizkuntza hauetan pertsonaliza dezakezu: gaztelania, euskara, katalana, valentziera, galiziera, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa eta italiera.
- Hobekuntzak eta funtzionaltasun berriak erantsi ahal zaizkio, era errazean eta TPV Birtualaren funtzionamendu normala oztopatu gabe.
- Saltokia logotipo batez identifikatzea ere onartzen du.
- Admnistrazio-modulua jartzen da saltokiaren esku, berak egin ditzan honako eragiketa hauek:
- Egindako eragiketak kontsultatzea
- Itzulketak egitea
- Eragikera zeure ordenagailura ekartzea, gero bertan lantzeko
- Saltokiaren kontuan abonatzen dira baimendutako eragiketa guztiak.
Ordainketak eta eragiketak egiteko malgutasuna
Ekintza berezietarako, ordainketa-era eta eragikera modu bereziak ere onartzen ditu: sarreren salmenta, hotel eta bidaien erreserba, harpidetzak, etab.
Zerbitzua eskuratzeko eskakizunak
- Espainian bizilekua duen pertsona fisikoa edo juridikoa izatea, eta kontratatzeko ahalmena edukitzea.
- Helbide fisiko bat izatea.
- Interneten, saltokiaren web-orri bat edukitzea edota diseinatzen ibiltzea.
- Erosleek nahi dituzten produktu eta zerbitzuak aukeratu ahal izan ditzaten eskaera-sistema bat edukitzea edo diseinatzen ibiltzea.
- TPV Birtuala saltokiaren dendan ezartzeko ezagutza nahikoa duten informatikariak edo informatika zerbitzuen enpresa hornitzailea kontratatua izatea.
- Erosketaren guztizko prezioa ematea, garraio-kostuak ere barne, hala dagokionean.
- Bezeroen arretarako zerbitzua izatea: telefonoa eta posta elektronikoa.
Zerbitzuaren eskabidea
Dagoeneko Kutxabank-ren bezeroa bazara, zeure bulegoan bertan eska dezakezu Merkataritza Elektronikoko zerbitzuan alta emateko. Eta bezeroa ez bazara, jo ezazu hurbilen daukazun Kutxabank-ren bulegora.