Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
Pasahitza ahaztu duzu?

BBK - Guggenheim Bilbao Museoa

BBK-k, Museoko Babesle estrategikoak, hiru milioi euro emango dizkio Guggenheim Bilbao Museoari

BBK Fundazioak Kide Korporatiboen Programaren barruan jarraitzeko eskubidea emango dion Lankidetza-hitzarmena sinatu berri du. Lau urtetan 3 milioi euroko diru-ekarpena egingo du, eta ekarpen hori Guggenheim Bilbao museoaren proiektu orokorrak garatzeko erabiliko da.


 

Firma del Convenio de colaboración de BBK Fundazioa y Fundación del Museo Guggenheim Bilbao

Ikuspegi berritzaile eta sortzailea duten programa berriak garatzea da BBK Fundazioaren eta Guggenheim Museoaren arteko lankidetza historikoaren ardatzetako bat. Arte garaikidea ezagutarazi eta ulertaraztea, publiko mota guztien artean zabaltzea eta Bizkaiko gizartearen garapen sozial eta kulturala bultzatzea dira aipatu programen helburua.

1998tik, 3 milioi lagunetik gora parte hartu dute, Gizarte Ekintzaren laguntzarekin, hainbat gizarte-talderentzat egin diren ia 50 programetan.  


 

  • Hitzarmenari esker, hainbat proiektu garatzen jarraitzeko aukera egongo da, hala nola Artera hurbildu ekimena; gida akustikoen, bisita gidatuen, informazio-baliabideen, espazio didaktikoen eta sakelako telefonorako aplikazioen bidez, Museoaren gaineko esperientzia aberasgarri eta gogobetegarria eskaini nahi dio ekimen horrek publikoari, bere ezaugarri eta interesetara egokitzeko aukerarekin.

 

  • Horrez gain, BBK Fundazioa Artea ikasbide programaren laguntzaile izaten jarraituko du. Ia hamabost urte bete dira programa martxan jarri zenetik, Lehen Hezkuntzako ikasleen curriculumeko ikasgaiak osatzeko helburuarekin. Horretarako, artearen eta arte-sorkuntzaren inguruko solasaldiak antolatzen dira, Museoko hezitzaile eta artisten laguntzarekin.

 

  • BBK Fundazioaren laguntza, baina, urrutiago ere badoa. Gizarte-ekimenak ere martxan jarri ditu, hala nola ezgaitasunak dituzten pertsonentzako edo egoera okerragoan dauden taldeentzako bisita gidatuak, Basurto eta Gurutzetako ospitaleetako haurren atalekin egindako lankidetza, eta abar.

 

  • Azkenik, gaur sinatu den hitzarmenari esker, askotariko kolektiboentzako ekitaldi sozial eta kulturalak garatu ahal izango dira, BBK Fundazioaren laguntzarekin. Kolektibo horiek artera hurbilaraztea da helbururik behinena, horretarako bide egoki eta erakargarriena erabilita. Besteak beste, ondoko ekimenak nabarmendu daitezke: Eguberrietako haur-programak, ostiralean behin egiten diren Art after Dark gazteentzako DJ saioak edo Guggenheim Bilbao museoko gauak (Aste Nagusian, Museoa gauez irekita egoten da eta jazz musika eskaintzen da zuzenean).


     

Museo Guggenheim

BBK Fundazioaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko lankidetza 1997an jarri zen abian. Garai hartan, bi erakundeek hainbat baliabide eta ekimen martxan jartzeko borondatea agertu zuten, Bilbo eta Euskadiko garapen sozial eta kulturala bultzatzeko asmoarekin.

1998tik, 3 milioi lagunetik gora parte hartu dute, lankidetza horri esker, hainbat gizarte-talderentzat egin diren ia 30 programetan.

 

Irakurri ezazu gehiago

 ► BBK: kultura eta sormena 

► Guggenheim-Bilbao Museoa

 

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.