Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Eñaut Elorrieta abeslaria, Ken Zazpi talde ezagunaren sortzailea, eta Idoia Asurmendi gaztea eta etorkizun handikoa, Fernando Velázquez musikagile getxotarrarekin batera igoko dira oholtzara. 30 euskal musikarik osatutako orkestrak hiru artista handi hauek babestuko ditu oholtza gainean. Eszenografiaren arduraduna Fernando Bernués eszena- eta ikus-entzunezko zuzendaria izango da.