Gira tu dispositivo a modo "landscape"
"Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak" erakusketaren katalogoa.
Erakusketa honetan Goyaren lau serie ospetsuak batera aurkeztu izanak aitzakia ederra ematen digu, aski ezaguna izanagatik ere, betiko eran erakartzen gaituen ziklo artistikoa gaurkotzeko. Goyaren artelan hauek behin eta berriz harritzen gaituzten horietakoak dira, bertatik bertara aztertzen ditugun bakoitzean aurrez ikusi ez ditugun xehetasunak agerian uzten dizkiguten horietakoak. Lanen adierazkortasunaz ari garela, gutxi dira honako grabatu serie hauen pareko mailara iristen direnak; gaiei dagokienez, barrenak gogor astintzen dizkigutelako, eta aitzindari izan zen jenioaren ahalmen deskriptiboaren sakontasuna erakusten digutelako. Serie hauetako grabatuek izua hezur-muinetaraino sartzen digun multzoa osatzen dute.