Iñigo Lopez Callejo izango dugu gurekin, Aholkularia eta Trebatzailea hainbat arlotan: Zuzendaritza Garapena, Enpresa-ekimenen Garapena eta Erakundeen Eraldaketa.
Iñigok txikitatik izan du "bedeinkatutako" jakin-mina eta betidanik ibili da ikasteko eta esploratzeko gogo handiz. Energia horien bultzadaz, atzerrian garatu du bere ibilbide profesionalaren tarterik handiena. Hala, Amerikan, Ekialde Urrunean eta, batez ere, Ekialde Hurbilean bizi izan da, azken ingurune honetan hamarkada batez.