Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Croma marrazki eta koloreen bidez komunikatzen da, eta horrela kontatuko digu bere bidaia: koartza baten gainean hegan egin, intsektuekin dantzatu eta marmokekin hitz egin zuela bere etxe berria aurkitzeko.
Croma zuzenean marraztutako lan bat da, pintzelekin eta hainbat pintura ontziekin margotuta, eta sormenez, adierazpen plastikoz eta poesiaz betetzen du agertokia. Pertsonaia samur honen begirada dibertigarri eta maliziagabearen bitartez, zikintzeko, nahasteko, ezabatzeko eta margotzeko, eta irudi eta antzerki-jokoaz gozatzeko zentzumenezko esperientzia da.