Gira tu dispositivo a modo "landscape"
BBK Salak, arte eszenikoen aldeko jarrerari eusteko eta sektore hura babesteko asmoz, BBK OFF izeneko jaialdiaren lehenengo edizio hau sustatu du. Edizio fresko eta askotariko honek astebetez beteko du aretoa.
Jasotako 67 euskal proposamenetatik 14 aukeratu dira lehenengo edizio honetan parte hartzeko. Musika, antzerkia, dantza, antzerki komunitarioa eta performance delakoa izango ditugu, arriskuz, ikerketaz, ausardiaz eta umorez jositako aste honetan.