Gira tu dispositivo a modo "landscape"
BBK-k eta Dravet Sindromearen Fundazioak bultzaturiko osasun-zentro elektronikoa, BBK EIC, Ermuko Izarra Center eraikinean dago. Bertan, informatika-arloko ikerketa proiektuak garatuko dira. Osasun-arloan aurrerapen garrantzitsuak lortzea izango da horien helburua, ezohiko gaixotasunen zein gainerako gaixotasunen alorrean.
Informazioaren teknologia eta komunitateak oinarri hartuta, gaixoen taldeek osasun eta gizarte-arloan dituzten beharrei erantzun nahi die proiektu honek, ezgaitasunak dituzten pertsonengan arreta berezia jarrita.
BBK EICn aplikatuko den teknologiari esker, gaixoak dauden lekura eraman ahal izango dira programak eta profesionalak. Hartara, ezgaitua profesionala dagoen lekura joatearen kontzeptu klasikoa alderantzikatu egingo da. Hainbat programa erabiliko dira helburu horretarako: kinect teknologia bidezko etxez etxeko tele-errehabilitazioa, tablet bidezko estimulazio kognitiboa, tele-laguntza medikoa, edo gaixoa hezkuntzaren esparruan aritzeko teknologia berrien erabilpena.
Mas información: