Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabanken, lortutako etekinen zati bat gizarteari itzultzeko konpromisoa daukagu, lurraldeetako bakoitzean eta gure jarduera-esparruetan garatzen ditugun Gizarte Ekintzen bidez.
Kutxabank balio iraunkorra sortzearekin konprometituta dagoen finantza-erakundea da. Gizartearen garapenean eragin positiboa daukan kudeaketa-ereduan sinesten dugu. Helburu horrekin, Kutxabankek bere dibidenduen eta giza kapitalaren zati bat bere jatorrizko eremu geografikoko eta bere jarduera-esparruaren barruan dauden beste lurralde batzuetako proiektu estrategikoetara bideratzen du. Esparru soziokulturaleko proiektuak aukeratu eta bideratzen ditu, eta bere helburuak garatzeko konpromisoari eusten dio, gizartearen garapen ekonomiko eta soziala ahalbidetzeko. Halaber, proiektu ugari hartzen ditu bere baitan, bere eragin-esparruak zabalduz, gizarte-garapen integralari lagunduz eta hezkuntza, osasuna, bizi-kalitatea eta egoera zaurgarrian dauden taldeen ongizatea hobetu eta indartuz.