Contactless Kutxazainak

Gure contactless kutxazainetan, ohiko kontsulta eta diru-ateratzeez gain, beste banku-eragiketa asko egin ahal izango dituzu, hala nola ordainagiriak eta isunak ordaindu barra-kodea irakurrita, berehalako diru-sarrerak egin, transferentziak egin...

Gure kutxazain guztiek contactless teknologia erabil dezakete, eta eragiketa eta kontsulta guztiak erosoago, azkarrago eta seguruago egiteko aukera ematen dute, txartela irakurgailuan jartze hutsarekin. Eta are errazagoa, mugikorra edo smartwach-a hurbiltzen baduzu.

Bila ezazu   contactless bereizgarria kutxazainean, eta azkarrago egin.

Aurkitu hemen gure kutxazainak eta gogoratu aplikazioak lagunduko dizula zauden lekuan zaudela gertuen dituzun kutxazainak topatzen.

cajeros

Begiratu hemen gure kutxazainetan egin dezakezun guztia.

Eskuragarritasunarekin dugun konpromisoan, gero eta kutxazain gehiagok dituzte ahots-aukera gidatuak ikusmen-zailtasunak dituztenentzat.

Bidaiatzekotan, begiratu euro 6000 sareko beste erakunde batzuen kutxazainak.

Gogoratu eragiketak erosoago egin ditzakezula online bidez, adibidez ordainagiriak ordaintzea, transferentziak bidaltzea…, edonon egonda ere. Banka Mugikorreko bideoa ikusi.

Oraindik ez duzu App-a eskuratu?

    

Google play-n eskaratu daiteke

Apple store-n eskaratu daiteke

Kutxazainak