Gira tu dispositivo a modo "landscape"
La Panadera antzezlanean, Conchak bizi izandako istorioaren berri ematen dute. Berrogei urteko emakume honek lasai eta zoriontsu bizi da baina, goiz batean, bat-batean, sare sozialetan bera agertzen den bideoa bolo-bolo dabilela jakingo du. Horretan, duela 15 urteko bikote batekin izan zituen sexu-harremanak agertzen dira. Bideoa orain argitaratu da eta kontrolik gabe zabaltzen ari da, izan ere, gizon hori ospetsu bilakatu da Italian telebistako reality saio bati esker.