Gira tu dispositivo a modo "landscape"
2017an sortua, Donostiako rock talde honetan Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De la Fuente (bateria) daude.
Beraien lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain estudioetan grabatu zen 2019an. Zortzi abestiko luzea irailaren 3an argitaratu zen eta lehen aurkezpen-kontzertua Dokan egin zen. Ondoren, beste kontzertu batzuk eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, pandemiak dena geldiarazi zuen arte.