Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Aurtengo lan sarituak aukeratu ditugu.
ZORIONAK!!
Aurten bereziki zaila izan da epaimahaiarentzat sormen lehiaketaren 9 lan irabazleak aukeratzea, parte-hartzea handia izan baita eta aurkeztutako lan guztiek kalitate handia izan baitute. Artista asko dago Gaztedien artean!!
Epaimahaiak adierazkortasuna aintzat hartu du, bai eta koloreen erabilera eta kontrastea, formak eta baliabide tekniko desberdinen erabilera ere: teknika mistoak, hala nola collagea, argazkilaritza eta pintura. Artista handiak dira beren txikitasunean; zur eta lur uzten gaituzte euren begirada bereziarekin.
Gainera, jaso ditugun lan guztiak PINeko Kutxabank standean erakusgai jarriko ditugu, bertaratzen diren guztiek ikusteko aukera izan dezaten.
Horrez gain, aurkeztutako lan guztietan egindako ahalegina eta erakutsitako talentua eskertu nahi dugu. Hori dela-eta, parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, marrazkia aurkeztu zuten bulegoan jaso ahal izango dutena. Mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie zein egunetatik aurrera jaso ahal izango dituzten opariak.
Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!
Datorren urtean ere zuen lanen zain egongo gara!
Gaia: Nire bokazioa. Pentsatu duzu zer izan nahi duzun nagusitan?
Zein da zure ametsetako lanbidea? Zein ofiziok deitzen dizu arreta? Marraztu ezazu eta... zergatik ez? Edozer gerta daiteke.
8 urtera arte.
1. Alazne Trueba San Miguel– “Diseñadora de moda”
2. Martina Criado Liebana – “Mi vocación: veterinaria”
3. Irune Castaños Lopez de Vinaspre – “ A mí me gusta ser médico”
Alazne Trueba San Miguel |
Martina Criado Liebana |
|
9- 13 URTE
1. Paula Sánchez Rodriguez – “Fotografío lo bello”
2. Naia Romero Arias – “Comienzos difíciles…resultados felices”
3. Asier Arriazu Jauregui – “Izenbururik gabe"
Paula Sánchez |
|
|
14-17 URTE
1° Henar de la Flor Hierro – “I Love the Photography”
2° Paula Salvador del Cura – “Artista”
3° Amaia Aldai Ormaetxea – “Disenatzaile ametsak”
|
|
|
9 sari emango dira, kategoria bakoitzeko hiru:
Sariak:
1. saria: Trofeoa + Smartwatcha
2. saria: Trofeoa + Junior Tableta
3. saria: Trofeoa + Margotzeko materiala
Sari-banaketa PINeko Kutxabanken standean egingo da, urtarrilaren 4ko 12:00etan.
Horrez gain, aurkeztutako lan guztietan egindako ahalegina eta erakutsitako talentua eskertu nahi dugu. Hori dela-eta, parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, marrazkia aurkeztu zuten bulegoan jaso ahal izango dutena. Mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie zein egunetatik aurrera jaso ahal izango dituzten opariak.
1. Gaztedi Planaren, A Planaren, Gaztedi Kontuaren edo A Kontuaren titularrek parte hartu ahal izango dute Lehiaketa honetan.
2. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake.
3. Lan bakoitzaren atzealdean, honako datu hauek adierazi behar dira: izena, abizenak, adina, Gaztedi Planaren, A Planaren, Gaztedi Kontuaren edo A Kontuaren zenbakia, helbide osoa, telefonoa, helbide elektronikoa eta lanaren izena.
4. Lanak Kutxabanken edozein bulegotara eraman behar dira.
5. Aurkeztutako lanak galdu edo hondatzen badira, ez da antolakuntzaren ardura izango.
6. Epaimahaiaren ebazpena eta sariak emateko ekitaldia urtarrilaren lehenengo egunetan egingo da. Irabazleei telefonoz, posta arruntez edo posta elektronikoz emango zaie ebazpenaren berri.
7. Kutxabankek izendatuko ditu epaimahaikideak eta haien erabakia apelaezina izango da.
8. Lehiaketa honetan aukeratu eta saritu diren lanak Kutxabanken jabetzapean geratuko dira. Kutxabankek nahi duenean erakutsi edo kopiatu ahal izango ditu edozein helbururekin.
9. Saria irabazten dutenek, haien izena, abizenak edota irudia Oinarri hauek xedatzen duten Lehiaketarekin loturiko edozein bitarteko, euskarri edo formatutan erabili eta zabaltzeko baimena ematen diote Kutxabanki.
10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek goitik behera onartzea dakar.