Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
Pasahitza ahaztu duzu?

Datu pertsonalen babesari buruzko klausula

Galdetegi honen bidez, zure seme-alabarentzako onarpena eskatzen duzu, goian adierazitako txandan. Horrek esan nahi du, berariaz onartzen dituzula Udalekuko egonaldiarekin lotutako arau guztiak, hau da, elikadura, osasun-arreta eta komunikazioa, Egoitzako zuzendaritzak ezarrita dituen edota ezarri ditzakeen moduan.


Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, eta horren garapenerako araudiak xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu formulario hau betetzean emandako datu pertsonalek, baita honen ondoriozko harreman juridikoagatik lortzen diren datuek ere, zure irudia barne, tratamendu guztiz isilpekoa jasoko dutela eta Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren aurrean behar bezala erregistraturiko fitxategi batean sartuko direla, fitxategiaren titular eta arduraduna “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa” delarik (NIF-zka.: G48412720, eta helbidea: Kale Nagusia 19-21, Bilbo). Helburua da, hala badagokio, eskainitako programan parte hartzeko eskaera kudeatzea, eta, egon baldin badago, “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa” datu horien titularrarekin lotuko duen kontratu-harremana formalizatu, mantendu, garatu, jarraipena egin, kontrolatu eta betetzea.


Aurreko horri dagokionez, jakinarazten dizugu balitekeela “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak” zuk emandako datuak jakinarazi behar izatea, halabeharrez eta lehen aipaturiko helburuen esparruan, Kutxabank Taldekoak diren beste erakunde batzuei, bera bezalaxe gizarte-ekintzaren kudeaketara emanak daudenei, eta hori eskaeren edo/eta “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak” eskainitako jardueren kudeatze-lan koordinatuak egiteko, baita Kutxabank, S.A.ri berari ere, jarduera horien koordinatzaile gisa jarduten baldin badu. Zuk berariaz baimentzen duzu “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa”, Kutxabank, S.A. kreditu-erakundearen titulartasuneko fitxategietan zutaz dagoen informazioa erabiltzera, zure eskaera edo/eta hark eskainitako jardueretan izan dezakezun parte-hartzea aztertu eta balioesteko.


Gainera, zu informatuta geratzen zara eta berariaz baimentzen diozu “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioari” berak eskainitako programan parte hartzean egindako irudiak erabiltzea, baita internetez zabaldu ere, “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren” gizarte-ekintzaren jarduerak ezagutarazi eta sustatzeko baldin bada; baita Kutxabank Taldeko beste erakunde batzuei lagatzea ere, hura bezala gizarte-ekintzaren kudeaketara emandakoei, beraien jarduerak ezagutarazi eta sustatzeko baldin bada, baita internet bidez zabaltzeko ere.


Lehen aipaturiko datuen tratamenduak eta lagapenak beharrezkoak dira, eta horien aurka jarriz gero, ezinezkoa izango da harreman juridikoa mantentzea. Horregatik, aipaturiko datu pertsonalen tratamendu edo lagapenen aurka daudenei, formulario hau
ez betetzeko erregutzen zaie, hau betetzea ezinbesteko baldintza baita programan parte hartzeko.


Halaber, zuk onartzen duzu ─berariazko eta banako jakinarazpenik egin ezean formulario hau dagokion laukitxoa markatuta entregatzean edo, geroago, berari aipamen eginez─ “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak” zure datu pertsonalak tratatzea, gizarte-ekintzaren eta Kutxabank Taldeko erakundeek kudeaturiko programa eta jarduerei buruzko informazioa pertsonalizatuta bidaltzeko bitarteko elektroniko, SMS, posta elektroniko edo antzeko bideren bat erabilita; baita zure datuak Kutxabank Taldeko beste erakunde batzuei lagatzea ere beraien produktu eta zerbitzuak (finantza-zerbitzuak eta aseguruak) sustatzeko helburuarekin, segmentazioa egiteko aukera, profilak sortzea, publizitate zuzendua eta merkataritza-prospekzioa barne, eta hori guztia emandako zerbitzuak interesatuaren profilera egokitzeko helburuaz, baita jakinarazpenak doazkienen premia eta berezitasun zehatzetara egokitzeko ere. Zuk ezezkoa adieraziz gero, zure datuak ez dira ez tratatuko ez lagako aipaturiko merkataritza-helburuekin.


Interesatuak bermatzen du uneoro informatuta izango duela “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa” berak emandako informazio pertsonalari buruz, eta lehenbailehen jakinaraziko diola berak emandako datuetan gertatzen den edozein aldaketa, “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak” erabiliko duen informazio pertsonala uneoro eguneraturik egon eta zehatza izan dadin.


Halaber, formulario honen bidez beste batzuen datuak ematen dituenean horien adostasuna baduela adierazten du, eta klausula honetan dauden zirkunstantziez beraiek informatzeko konpromisoa hartzen du, datuen titular horiekiko “Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak” duen informazio-betebeharra betetzat eman ahal izateko.


Aurreko hori gorabehera, datu pertsonalen tratamendutako edo/eta komunikaziorako adostasuna atzera bota edo baliogabetzeko modukoa izango da beti, baina atzera eraginik gabe. Edozein unetan datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu fitxategiaren ardura duenaren aurrean (“Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak”, helbidea: Kale Nagusia 19-21, 48001-Bilbo), edo eskubide horiek erabiliz idatzi bat bidal daiteke postaz aipaturiko helbidera, nortasun-agiriaren fotokopiarekin batera.


Lehen aipaturiko ondorioetarako, Kutxabank Taldean, besteak beste, honako sozietate hauek sartzen dira: Kutxabank, S.A. eta Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C., finantza-zerbitzuak ematen dituztenak; Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAU eta Kutxabank Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAU, aseguruen eremuan; baita Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa, Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa, Caja Vital Kutxa Fundación Bancaria – Caja Vital kutxa Banku Fundazioa, gizarte-ekintzaren kudeaketara emanak. Dena den, Kutxabank Taldeari buruzko argibide zehatzak eta eguneratuak Kutxabank, S.A.ren edozein sukurtsaletan eska daitezke edo webgunean ikusi: www.kutxabank.com.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.