Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Portal Kutxabank

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
Pasahitza ahaztu duzu?

Segurtasuna

Informazioaren segurtasunaren inguruan daukagun politikan oinarrituta, zure eragiketen segurtasuna bermatzea da gure helburu nagusia. Orrialde honetan zure kontuak eta eragiketak nola babesten ditugun ikusteaz gain, zeure burua balizko arriskuen aurrean babesteko behar duzun informazio guztia duzu eskuragarri.

Horrekin batera, zibersegurtasun arloko jakinarazpen garrantzitsuak eta jardunbide egokiak ezagutu nahi badituzu, jo Online Segurtasuna atalera.

Txartelaren galera edo lapurreta jakinaraztea, edota eragiketa susmagarriak antzematea.

Kutxabanken txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, gezur edo iruzurraren biktima izan zarela susmatzen baduzu, edo Kutxabanken izenean zure sarbide-gakoak, eragiketak baimentzeko gakoak edo beste edozein identifikazio-mota eskatzen dizuten e-posta/SMS/WhatsApp bidezko mezuren bat edo telefono-deiren bat jaso baduzu, jar zaitez berehala gurekin harremanetan 900 44 55 66 telefono zenbakiaren bidez. Iruzurraren inguruko informazio gehiago

Hobetzeko iradokizunen bat egin nahi baduzu edo segurtasun-orri hau baloratu nahi baduzu, bidali mezu bat helbide honetara:

info@kutxabank.es

  • Txartelen segurtasuna

    Txartelen segurtasuna

    Segurtasun-neurrien bidez, zure zordunketa- eta kreditu-txartelak lapurreta, galera edo baimenik gabeko erabilera-egoeretan babesteko lan egiten dugu. Txartelaren segurtasuna indartzeko jarraitu gure aholku praktikoak.

  • Segurtasuna online bankuan

    Segurtasuna Online Bankuan

    Kutxabanken Online Bankan segurtasunez jarduteko, jarraitu webgunearen erabileraren eta ordenagailuaren mantenimenduaren inguruan gomendatutako segurtasun-jarraibideak. 

  • Segurtasuna banka mugikorrean

    Segurtasuna Banka Mugikorrean

    Zure gailutik Banka Mugikorraren appean eragiketak egitea zure ordenagailutik aritzea bezain segurua da. Ezagutu itzazu eragiketa horien berezko arriskuak eta deskargatu doan gure appa: kutxabank.es/appmovil.

  • Bizum segurtasuna

    Bizum segurtasuna

    KutxabankPayn dirua bidaltzeko edo jasotzeko Bizum erabiltzen baduzu, zerbitzu hori erabiltzeko segurtasun-gomendioak ezagutzea aholkatzen dizugu.

  • Segurtasuna jakinaraztea

    Iruzurraren edo txartelaren galeraren berri ematea

    Online egindako iruzurren baten biktima izan zarela susmatzen baduzu, finantza-txartela galdu edo lapurtu badizute, edo mezu susmagarriren bat jaso baduzu, jarri gurekin harremanetan.

  • PSD2

    Ordainketei buruzko Europako araudi berria (PSD2).

    Zuretzat onuragarria izango den banka ireki eta ziurreko eredu baten bidez, ordainketei buruzko Europako araudi berriari (PSD2) egokitu zaio Kutxabank.

     

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.