Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Informazioaren segurtasunaren inguruan daukagun politikan oinarrituta, zure eragiketen segurtasuna bermatzea da gure helburu nagusia. Orrialde honetan zure kontuak eta eragiketak nola babesten ditugun ikusteaz gain, zeure burua balizko arriskuen aurrean babesteko behar duzun informazio guztia duzu eskuragarri.
Horrekin batera, zibersegurtasun arloko jakinarazpen garrantzitsuak eta jardunbide egokiak ezagutu nahi badituzu, jo Online Segurtasuna atalera.
Kutxabanken txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, gezur edo iruzurraren biktima izan zarela susmatzen baduzu, edo Kutxabanken izenean zure sarbide-gakoak, eragiketak baimentzeko gakoak edo beste edozein identifikazio-mota eskatzen dizuten e-posta/SMS/WhatsApp bidezko mezuren bat edo telefono-deiren bat jaso baduzu, jar zaitez berehala gurekin harremanetan 900 44 55 66 telefono zenbakiaren bidez. Iruzurraren inguruko informazio gehiago
Hobetzeko iradokizunen bat egin nahi baduzu edo segurtasun-orri hau baloratu nahi baduzu, bidali mezu bat helbide honetara: