Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
Pasahitza ahaztu duzu?

Zure gailuen infekzioa Malware-rekin

Zure ordenagailua, portatila, mugikorra, tableta… malwarez (birus batez) kutsatzen bada, ziberiruzur oso arriskutsua eduki ahal duzu, eta arriskutsuagoa izan daiteke gailu horietatik banka elektronikora sartzen bazara.

 

Horren bidez, gaizkileek zure gailuaren kontrol osoa lor dezakete: mugikorretik deiak egin eta jaso, zure SMSak hartu, zure aplikazioetara eta kontaktuetara sartu, gailua itzali/piztu, tekleatzen duzuna ikusi, etab.

 

Ziberlapurrek malwarea (birusa) zure gailuan instalatzeko mekanismoak oso desberdinak eta askotarikoak izan daitezke. Hona hemen ohikoenak:

 

  • SMSak edo posta elektronikoak bidaltzea mezularitza-enpresa ezagunen itxurak eginez. Horietan, bidalketa bat jasotzeke duzula eta, paketea jaso ahal izateko, aplikazio bat instalatu behar duzula esaten dizute eta horrekin batera, aplikazio hori deskargatu ahal izateko lotura bat bidaltzen dizute. Aplikazio horrek zure gailuan instalatuko den birusa dauka barruan.
  • Interneten edukiak (bideoak…) doan eskuratzeko aukera ematen duten aplikazio edo webguneak: kirol-ekitaldiak, telebista-kanalak, ikus-entzunezko plataformak, etab. Aplikazio horiek zure gailuan instalatuko den birusa dute barruan.
  • Interneten dauden erabilera arrunteko aplikazioak, adibidez: QR kode-irakurgailuak, kalkulagailuak, geolokalizazioa, etab. Horiek instalatzen dituzunean beste aplikazio batzuk deskargatzeko baimena eskatzen dizute eta onartzen diezuenean automatikoki instalatzen dira baina birusa dute barruan.
  • Finantza-erakunde ezagunen aplikazioak diruditen webguneak baina leku ofizialetan deskargatu beharrean, leku ez ofizialetan deskargatzen direnak (normalean Android gailuetarako.apk fitxategiak dituztenak)

 

Oso garrantzitsua da zure gailuetan ez deskargatzea ezer eta Interneteko gune edo denda ofizialak ez diren  webgunetatik ez baimentzea deskargarik edo instalaziorik. Horrez gain, aplikazioak instalatzen dituzunean, kontrolatu ematen dituzun baimenak eta ahalik eta gehien murriztu.

 

Gainera, gogoratu beti Zibersegurtasuneko Jardunbide Egokiak aplikatzea. Horiek Kutxabanen webgunearen Online Segurtasuna atalean dituzu.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.