Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Segurtasuna Online Bankuan

Kutxabanken hainbat sistema eta neurri dugu zure gakoak eta eragiketak babesteko:

  • Babes handiagoko eragiketak: eragiketa garrantzitsuenek segurtasun-maila handiagoa dute. Kutxabankek egiaztapen gehigarriak eskatu ahal izango ditu.
  • Zerbitzari seguruan ostatatzea: horri esker, zure gailuaren eta gure zerbitzariaren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen da. Bien artean konexio zifratua ezartzen da eta protokolo seguru bat erabiltzen da. Modu horretan, beste erabiltzaile batzuen sarbidea galarazten da.
  • Web-monitorizazioa: etengabeko monitorizazio-zerbitzuak gure webguneak ordezteko saiakerak detektatzen ditu.
  • Zure sarbide-gakoa zenbakizko teklatu birtual baten bidez sartzea: eragiketen konexioan zein sinaduran ere, teklatu birtual hori agertuko zaizu pantailan. Sistema horrekin, informazioa lapurtzeko arriskua saihets daiteke, ordenagailuaren teklatu tradizionalean tekleatutako guztia jasotzen duten programa espioien bidez.
  • Saiakera okerren kontrola: gehienez bost saiakera dituzu sarbide-gakoa sartzeko. Kopuru hori gaindituz gero, blokeatuta geratuko da eta SMS bat jasoko duzu jarraitu beharreko urratsen berri emateko.
  • Deskonexio automatikoko sistema: operaziorik egin gabe gehienez bost minutu igaro badira deskonektatzen zaitu.
  • Azken konexioaren data eta ordua gordetzea: zuk egin gabeko konexiorik gertatu den jakin dezazun
  • Muga kuantitatiboak ezartzea: Kutxabankek muga kuantitatiboak ezarri ahal izango ditu. Muga horiek gaindituz gero, ezingo da inolako eragiketarik egin Online Bankaren bitartez Kutxabanken bulegoren batera joan arte.
  • Eragiketak berrestea eta sinatzea: Kutxabankek ez dizu inoiz eragiketa bat berrestea eskatuko, aurretik identifikatu eta Online Bankaren ingurune seguruan egon arte. Eduki beti zure telefono-zenbakia eguneratuta gure datu-basean eta, eragiketak erosoagoak izan daitezen, egiaztatu zure aplikazioa (hemen ikus dezakezu nola egin).
  • Online Banka zerbitzuaren blokeoa eta eragiketak: Kutxabankek segurtasun-arrazoiengatik blokeatu ahal izango ditu bai zerbitzua bai eta eragiketa jakin batzuk ere, baldin eta baimendu gabeko edo iruzurrezko jardueraren susmoa badu. Online Banka zerbitzua desblokeatzeko, zoaz zure bulegora.
  • Sarbide eta bilaketa batzuk babesten dira: zure pribatutasuna are gehiago babesteko, ikusiko duzu batzuetan baimen gehigarria behar dela. Azken hori SMS bidez mugikorrera bidalitako erabilera bakarreko gakoa izango da.

1. Ziurtatu Kutxabankeko orrialde seguruetako batean zaudela. Horretarako, idatzi zuk zeuk helbidea eta ez sartu jaso duzun estekaren baten bidez. Gainera, helbide-barraren ondoan, giltzarrapo itxi bat agertuko da beti, komunikazioa zifratuta dagoela adierazteko. Horren gainean bi klik eginez, SSL segurtasun-ziurtagirira bistaratu ahal izango duzu, eta bertan ziurtagiria eman duen erakundeari, baliozkotasun-datei eta komunikatzen ari den zerbitzariari buruzko informazioa izango duzu.

Kutxabankek honako helbide hauek ditu Online Bankan sartzeko:

2. Errespetatu arau hauek zure sarbide-gakoa eta eragiketak baimentzeko gakoak sortzeko eta zaintzeko orduan:

  • Kutxabanken orrialdeetatik kanpo, ez duzu inoiz zure datu pertsonalik edo gakorik eman behar. Horri dagokionez, Kutxabankek bermatzen dizu inoiz ez dizkizula datu konfidentzial horiek posta elektronikoaren, telefonoaren edo tankera horretako beste edozein baliabideren bidez eskatuko.
  • Era berean, ez sartu sekula Online Bankan edozein motatako mezutan jasotako esteken bidez (ikusi phishing atala).
  • Ez eman sekula zure gakoak, Kutxabankera telefono bidez sartzen zarenean izan ezik, 900 44 55 66 telefono-zenbakiaren bidez. Kutxabanken izenean zurekin harremanetan jartzen badira mezu edo dei baten bidez, eta adierazten badizute segurtasun-arrazoiengatik edo sistemak ondo dabiltzan ziurtatzeko zure gakoak, eragiketak baimentzeko gakoak, mugikorraren zenbakia edo edozein identifikazio-mota behar dituztela,  ez fidatu eta jarri gurekin harremanetan, aurretik adierazitako telefono-zenbakiaren bidez.
  • Online Banka zerbitzurako konexioan edo Kutxabankera telefonoz deitzen baduzu soilik erabil dezakezu zure sarbide-gakoa.
  • Ez erabili erraz asma daitekeen gako bat: jaioteguna, autoaren matrikula, NAN... Erabili ausazko gakoak eta noizbehinka aldatu.
  • Gorde ondo zure sarbide-gakoa, ez idatzi inon eta ez gorde zure ordenagailuko fitxategietan.
  • Aldatu zure gakoa noizbehinka.
  • Kutxabanken jakinarazi duzun mugikorraren zenbakia aldatu behar baduzu, gure kutxazainetan edo bulegoan egin dezakezu.
  • Gakoa pertsonala da, eta ez duzu inorekin partekatu behar. Enpresen Online Bankan, Internet bidezko kontuetarako sarbidea duten hainbat pertsona egon daitezkeenean, bakoitzak bere gakoa eduki eta zaindu beharko du.
  • Gogoan izan, zerbitzuaren titularra zaren aldetik, zeure gain hartzen duzula sarbide-gakoarekin eta eragiketak baimentzeko gakoekin egiten den edozein eragiketaren erantzukizuna.  

3. Jarraitu gure gomendioak zure ordenagailua eguneratuta edukitzeko eta arriskurik gabe nabigatzeko:

  • Instalatu antibirusen bat zure ordenagailuan eta noizbehinka eguneratu. Horrez gain, firewall edo suebaki pertsonal bat instalatuta izatea komeni da, jasotzen duzun edota sarera bidaltzen duzun informazioa iragazteko.
  • Eguneratu aldizka zure ordenagailuko aplikazioak (sistema eragilea, Interneteko nabigatzailea, posta elektronikoaren kudeatzailea...) fabrikatzaileek argitaratutako segurtasun-adabakiekin edo -eguneratzeekin.
  • Erabili beti zure nabigatzaile gogokoenaren azken bertsioa, zifratze-protokolo seguruena erabili ahal izateko.
  • Ireki aurretik, aztertu jasotzen dituzun mezu elektroniko guztiak. Zalantzarik izanez gero (bidaltzaile ezezaguna, bidali ez duzun mezu baten erantzuna...), hobe da ezabatzea eta paperontzia hustea.
  • Ez fidatu segurtasun-arrazoiak, sustapenak, estatistikak eta abar direla-eta gakoak eskatzeko estekak dituzten mezuekin.
  • Kontu handiz ibili Interneten bitartez oso fidagarriak ez diren webguneetatik deskargatzen dituzun fitxategiekin, edota postan edo fitxategiak trukatzeko programen bidez (P2P) erantsita jasotzen dituzunekin.
  • Aldizka zure ordenagailuaren oinarrizko informazioaren segurtasun-kopiak egin.
  • Ez erabili zure nabigatzaileko pasahitzak automatikoki gogoratzeko funtzioa. Izan ere, erabiliz gero, pasahitzak sisteman gordetzen dira, eta ordenagailuaren beste erabiltzaile batzuek ere erabiltzeko arriskua dago.
  • Ez erabili Online Banka ordenagailu publikoetan edo partekatuetan, ezta babestuta ez dauden wifi sareetan ere.
  • Webgune seguruetan eragiketak amaitzen dituzunean, erabili "saioa itxi" aukera deskonektatzeko eta beste edonork saio berean eragiketa gehiago egitea eragozteko.

4. Berrikusi zure kontuen mugimenduak aldizka, adierazi edozein mugimendu susmagarri eta salatu Segurtasun Indarren aurrean iruzur kasu guztiak.

5. Online Bankaren bidez edo 900 44 55 66 telefonora deituta nahi dituzun mugak ezarri ahal izango dituzu, 0 euroko muga barne. Modu horretan, Online Bankatik transferentziak egitea eragotzi dezakezu, baldin eta transferentzia horien eguneko eragiketa bakoitzaren zenbatekoak edo metatutakoak aurretik ezarritako muga horiek gainditzen baditu.

6. Irakurri arretaz Online Bankako eta Banka Mugikorreko pantailen abisuak eta jarraibideak eragiketak edo kontratazioak egin behar dituzunean, datuak nola bete jakiteko, exekuzio-baldintzen berri izateko, egindako eragiketen emaitzak ikusteko eta inplikazioak ezagutzeko. Eragiketa konplexuagoen kasuan, hala nola bidalketa-sortak bidaltzea, mandatuak onartzea eta abar, zure bulegoarekin edo 94 401 79 07 telefono zenbakian Enpresei Laguntzeko Zerbitzuarekin jarduteko prozedura berrestea gomendatzen dizugu.

7. Zure bulegoan sartzeko arau hauek ere ezarri ahal izango dituzu:

  • Sarbide-kanala adierazi (Online Banka, Banka Mugikorra edo Banka Telefonikoa) eta gutxieneko segurtasun-maila ezarri: sarbiderik gabe, pasahitzean oinarritutako sarbidearekin edo mugimenduak ikusteko baino ez.
  • Sarbidea soilik Interneten bidez ala telefonoaren bidez egin ahal izatea.
  • Enpresekin lotutako kontuetan sartzea ere eragotzi ahal izango duzu, horrelakorik baduzu.
  • Enpresen kasuan, kontratuaren titularrak arautu ahal izango du erabiltzaile bakoitzak zerbitzua nola erabili behar duen (pertsona, sail eta abar bakoitzak bere sarbide-gakoak ditu), edo kontsultarako sarbide bakarra ezarri ahal izango du. Era berean, zehaztu ahal izango du nortzuk diren operazioak baimentzeko sinadura eskatzen duten parte-hartzaileak, banaka edo partekatuta, baita partaide horien zenbatekoa ere.

8. Laburpen gisa, zure eskura jartzen dugu Interneten nabigatzeko eta zure ohiko eragiketetan kontuan hartu beharreko informazio guztia biltzen duen duen dokumenu hau oinarrizko segurtasun-arauekin.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.