Estrategia eta analisia
KUTXABANKeko arduradun nagusiaren adierazpena
Kutxabankek, urteko memoria honen bidez, Gizarte Erantzukizunari dagokionez, lorpenen gaineko xehetasunak jakinaraztearekin duen konpromisoa islatzen du, baita ekitaldi berrirako ezarritako erronken gaineko xehetasunak ere.
Finantza-taldeak gizarte osoaren esku jarri du 2014ko Jasangarritasun Urteko txosten hau, Global Reporting Initiativeren nazioarteko estandarren arabera idatzia, G3.0 bertsioa. Estandar horren metodologia, ‘G4’ deritzona, izango da oraingo ekitaldi honetatik aurrera erabiliko duena. Egokitzapen horren helburua informazio zorrotza eta gardena ematean dugun lidergo historikoari eustea da, baita interes-taldeek EGE arloan erabakigarria deritzen alderdiak sartzea ere.
Merkataritza-sare eta informatika-sistema guztien integrazioaren ostean, 2014an Finantza-taldeak finantzaketa-bideak erratzean zentratu du bere ahalegin ugari, batez ere partikularrentzat eta familientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat.
Apustu estrategiko honetan, gure lehentasunetako bat, berriz ere, gure bezeroek etxebizitza eskura dezatela izan da. Horretarako, merkatuko hipoteka-mailegu eskaintza lehiakorrena dugu, eta eskaintza horri esker eusten diogu lidergoari, jarduera-eremu horretan, jatorrizko lurraldeetan.
Gainera, euren hipoteka-konpromisoei aurre egiteko gai ez diren pertsona eta familientzako erantzunak antolatzen jarraitu dugu Kutxabanken. Negoziazio borondate handienaz, 1.420 hipoteka-maileguren baldintzak malgutu dira; hartara, kuotak iraunkorragoak dira orain, ordainketei aurre egiteko zailtasun handiak zituzten pertsona eta familientzat.
Eusko Jaurlaritzaren Alokabide zerbitzuak abiarazi duen gizarte-alokairu proiektuarekin lankidetza aktiboa izan duen finantza-erakunde bakarra izan garela ere gogorarazi nahi dut. 2014an, 100 higiezin laga dizkio Jaurlaritzari, gizarte-alokairu erregimenean kudea ditzan. Beste 5 pisu laga dizkio Bilboko udalari; hortaz, udalak, pertsona kaltetuenentzako eskura duen gizarte-etxebizitza kopurua zabaltzea izan du.
Etengabeko berrikuntzaren bidez, finantza-zerbitzuak gure bezeroei ahalik eta gehien hurbiltzeko estrategian, 2014an, kontakturik gabeko txartel bidezko ordainketa-sistema berritzailea ezarri genuen Araban. Ordainketa-sistema horrek Arabako bezero eta saltoki askoren erosteko eta saltzeko era arindu du. Ildo beretik, online aplikazioak berritzen jarraitu dugu, batez ere gure Banka Mugikorrarenak, dagoeneko, badituzte 150.000 erabiltzailetik gora, eta online eragiketan egiteko gero eta pertsona gehiagok erabiltzen duten baliabidea da.
Mugimendu-ezintasunen bat duten pertsonek nahiz itsuek finantza-arloa gero eta eskuragarriago izan dezaten dugun bokazioari jarraiki, Banka Mugikorra egokitu du Kutxabankek, ikusmen arazoak dituzten pertsonek ez dezaten derrigorrez erabili behar teklatu birtuala euren sarbide kodeak sartzeko. Kutxazain sareak itsuentzako 224 gailu egokitu ditu, eta gure bulegoetako berritze-lanetan, arkitektura-oztopoak kentzea beti erabiltzen den irizpidea da.
EGE arloko erakunde traktorea garen aldetik, langileria osoak hartu du parte 2014an ebaluazio globalerako prozesu zabalean, Kutxabank talde osorako gaitasun eredu bakarraren arabera, norbere lanaren ebaluazioa, eta pertsonen kudeaketa. Aipatutako analisi horren helburu nagusia gure bezeroei ematen diegun zerbitzuaren maila hobetzen jarraitzea baino ez da.
Esaterako, erakundearekiko euren hartu-emanak zein hizkuntzatan izan nahi dituzten erabaki ahal izatea, positiboki baloratzen duten pertsonak. Alderdi horrek, Euskadiko bezero eta gizarte eragileen artean egindako inkesta orokorrean islatuak, erakundearen Hizkuntza Politikan zehaztutako lerro estrategikoetan aurrera egiten jarraitzeko gure apustua sendotu du.
Ingurumenari dagokionez, Kutxabankeko langileria aitzindaria da erakunde boluntariotzako jarduerak antolatzeko unean, esaterako, bertako basoaren zainketa eta basoberritze jarduerak burutu dira. Energia-kontsumoa murrizteko gure asmoan, zentro batetik bestera ibili behar duen Kutxabankeko bulego zentraletako langileentzako garraio kolektiborako sistema hobetu da, finantza-eragiketetarako erabiltzen den paper kopurua murrizten jarraitu da eta gure instalazio zentralen berritze globalari ekin zaio, beraz, energia aurrezkiaren indizeek hobera egingo dute.
2015ari eta hurrengo ekitaldiei begira, errentagarritasunaren hobekuntza du helburu Kutxabankek, ohiko banku negozioa berrabiatuz. Bankuaren akziodunak diren Banku Fundazioek kudeatzen dituzten Gizarte Ekintzak ditugu xede, eta horietara bideratu dugu 45,09 milioi euroko gizarte dibidendua, aurreko ekitaldian baino %66 gehiago.
Ez dezagun ahaztu Estatuko zuzkidura altuena dela erakundearen neurriaren arabera, eta datozen urteetan gero eta handiagoa izan dadila dugu helburu.
Gregorio Villalabeitia
Kutxabankeko presidentea