K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Lan praktikak eta lanaren etika

Prestakuntza eta hezkuntza

Kutxabankek prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.

Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:

  • Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira.
  • Finantza-sistemaren arautze beharrizanak.
  • Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak.
  • Profil profesionalaren lanposturako doiketa,  lanpostu aldaketa dela-eta. 
  • Garapen profesionaletik eratorritako norberaren beharrizanak.

Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2014ko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu dira:

  • Taldeen gaineko ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
  • Kutxabank Eredu Komertziala ezartzeko laguntza, Kudeaketa Komertzialak zehaztutako estrategia, tailer eta mintegi berezien bidez.
  • Kalitatezko trebakuntza Trebetasun Komertzialetan.
  • Kutxabank Finantza Aholkulari gure programan egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitu da. Eduki eta azterketa eredu komuna sortu da eta 211 pertsonatik gora izan dira 2014an egiaztagiri hori lortu dutenak.    
  • On-line eskaintza mantentzea, eta hizlarien bideo grabazioak sartu dira, on-line ikastaroak eta urruneko prestakuntzarako beste tresna batzuk, web hitzaldiak, esaterako. 
  • Araudia Betetzea atalaren bidez bideratutako lege eskakizunei erantzutea. Ildo horretatik, on-line katalogoan aukera gehiago sartu dira, eta Interes gatazkei eta Eragiketa Susmagarrien komunikazioari buruzko ikastaroak ere badaude, baita Kapital Zuriketaren Prebentzioaren gaineko prestakuntzan eta  MiFID birziklatzea ere.
  • Enpresa Kudeatzaileentzako lehenengo Ziurtagiria atera da eta 20 pertsonek lortu dute. Bigarren edizioa 2014ko irailean hasi zen. 

2015erako erronka eta helburu  nagusiak honako hauek dira:

  • Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren ibilbideari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta Erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz.
  • Kutxabank eredu komertziala ezartzen laguntzea, kudeaketa komertzialak definitutako estrategia, Komunikazio programaren bidez.
  • Araudia Betetzea sailaren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. Horretarako, online katalogoak eskaintza gehiago izango ditu, hortaz, ikastaro praktiko gehiago eskainiko ditu eta Kutxabanken ohiko jarduerarekin zerikusi zuzena dutenak.      
  • Promozio sistema, karrera mapa eta ebaluazio sistema ezagutu daitezela erraztea, pertsonen garapena errazten duten tresnak diren aldetik.    
  • Kutxabanken Lidergo Estilo Liburua eskatzea, hedapen-prestakuntza baten bidez, barne komunikazioarekin lankidetzan.   
  • Xehekako sarearen eta enpresa sarearen ziurtagiriei ekitea.
  • Kutxabanken zuzendaritza garapen programa abiaraztea.
  • Zerbitzu zentralen prestakuntza sendotzea eta haien beharrizanei erantzutea.
LA10: Langile bakoitzaren urteko prestakuntza-orduen batez bestekoa, maila profesionalaren arabera banatuta
2012 2013
Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Teknikarien prestakuntza-ordu kopurua guztira / teknikari-kopurua 40,91 46,96 43,61 44,74 54,58 49,75
Bitarteko agintarientzako eta zuzendarientzako prestakuntza-ordu kopurua guztira / Bitarteko agintaritza eta zuzendaritza postuetako langileak  49,32 60,12 52,78 68,17 76,99 71,72
Administrazio komertzialeko  langileentzako prestakuntza-ordu kopurua guztira / Administrazio komertzialeko langileak 52,50 55,45 54,21 49,32 75,36 71,80
Prestakuntza ordu kopurua guztira / Langile kopurua 49,24 54,60 51,95 63,62 72,30 68,14

Jarraian 2014ko ekitaldiari dagokion informazioa dator aparte, langileriaren sailkapena aldatu egin baita aurreko ekitaldien aldean. 

2014
  Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Postu teknikoentzako eta nagusientzako prestakuntza ordu kopurua guztira / Teknikari eta nagusi kopurua 52,41 54,77 53,50
Zuzendarientzako prestakuntza-ordu kopurua guztira / Zuzendariak 27,03 19,88 25,78
Administrazio komertzialeko  langileentzako prestakuntza-ordu kopurua guztira / Administrazio komertzialeko langileak 32,36 44,68 36,49
Prestakuntza ordu kopurua guztira / Langile kopurua 32,36 44,68 43,10

LA11: Langileen enplegagarritasuna sustatzen duten gaitasun nahiz etengabeko prestakuntza kudeatzeko programak, beraien karrera profesionalen amaiera kudeatzen lagunduko dizkietenak.

Kutxabanken, indartsu egin dugu prestakuntzaren aldeko apustua,  motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Erronka honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.

Zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna emateko helburuz eta Kutxabanken estrategia ezartzea eta burutzea bultzatu eta errazteko, baita langileriaren etorkizuneko prestakuntza-maila igotzeko, urtero diseinatzen da Prestakuntza Plana. Prestakuntza-planifikazioa zenbait eskolatan egituratzen da, zein gai edo beharrizani erantzuten dion aintzat hartuta.

  • Kutxabank Merkataritza Eskola. 2014an, zenbait ikastaro eman dira, esaterako:
    • Erretiroaren planifikazioa. Xehekako sareko eta banka pertsonaleko kudeatzaile komertzialentzat, 1.937 lagunek hartu zuten parte. 
    • Negoziazio konplexuak. Banka pertsonalaren sarean sartuta, 101 lagunek hartu zuten parte programan. 
    • Xehekako sarearen erdu komertziala. 351 lagunek hartu zuten parte programa honetan eta bulegoetako zuzendarientzat eta azpi-zuzendarientzat izan zen batez ere.     
  • Kutxabank Finantza Eskola
    • Kutxabank Finantza Aholkularia. 2014an 221 ziurtagiri lortu zien, eta 207 pertsona hasi dira programan. 
    • Enpresa bankaren ziurtagiria. Ekimen berri horrek hainbat helburu ditu, alde batetik, enpresa sareko gure kudeatzaileen profesionaltasuna bermatzea eta, beste aldetik, sare espezializatu horretan sartzea erraztea. 2014an, 20 pertsonek hartu zuten ziurtagiria eta 50 gehiago hasi ziren 2015ean amaituko den programan.
    • Kapital Zuriketaren Prebentzioa. 1.026 lagunek jaso zuten 2014an gai honi buruzko prestakuntza.  
    • Online ikastaroa eragiketa susmagarriei buruz. 3.066 pertsonek hartu zuten parte ikastaroan.
    • Online ikastaroa MiFID araudiari buruz. 2.832 pertsonek hartu zuten parte ikastaroan. 
    • Interes gatazka balore merkatuan. 3.000 pertsonatik gora amaitu zuten online ikastaro hau.
    • Aseguru eta pentsio-fondoen zuzendaritza nagusiak eskatzen duen prestakuntza jarraitua. Kutxabank etxebizitza aseguruen merkaturatze ikastaroa online 2.530 pertsonek amaitu zuten eta ETE aseguruena, enpresen bankako 100 kudeatzailek.    
  • Kutxabank Zuzendaritza Garpenerako Eskola. Zuzendaritza garapenaren arloko jarduerek aurrera jarraitu dute, era berezian nahiz zeharkakoan. Jarduera honi emandako orduak 14.000tik gora izan dira.
  • Euskara ikastaroak, baita beste hizkuntza batzuk ere, esaterako, ingelesa, frantsesa eta alemana. 

 

LA12: Lan-jarduera eta garapenaren inguruko ebaluazioa ohikotasunez jasotzen duten langileen portzentajea

Kutxabankek ezarrita du lan jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazio sistema, langileria osora zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.

Urteko lan jardueraren eta garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.

  2012 2013 2014
Langileen ebaluazio-kopurua 5.073 4.472 4.234
Langileen ebaluazioen % 99,4% 98,6% 95,1%

*2013ko datuak, azaroaren 30ean zegoen langileriaren arabera kalkulatuak (4.534 langile finko).
**2014ko datuak, 2014ko azaroaren 30ean zegoen langileriaren arabera kalkulatuak.