Cookien politika
KUTXABANK, S.A.n (aurrerantzean Kutxabank) uste dugu argi azaldu behar dugula nola jasotzen eta erabiltzen ditugun zure datuak.
Gardentasun handiagoa eskaintzeko, Politika honek informazioa xehea ematen du web atari honek erabiltzen dituen cookie motei eta horiek konfiguratzeko aukerei buruz.
Zer dira cookieak?
Cookieak fitxategi txiki batzuk dira; web orriek fitxategi horiek gordetzen dituzte orria bisitatzen duen erabiltzailearen nabigatzailean, ordenagailuari kalterik egin gabe, eta web nabigazioari informazioa emateko erabiltzen dira, zerbitzu interaktiboen prestazioa hobetzeko, erabiltzaileak egiten duen hurrengo bisitan webgunea baliagarriagoa izan dakion. Cookieek oso paper garrantzitsua jokatzen dute eta erabiltzaileari nabigazio-esperientzia hobea ematen laguntzen dute.
Kontsentimendua
Zure ekipoan cookieak erabili ahal izateko, zure baimena beharko dugu, cookie horiek gure webgunean zehar nabigatzeko beharrezkoak direnean izan ezik. Horri esker cookieak erabili ahal izango ditugu zure lehentasunei buruzko informazio gehiago izateko eta, horrela, gure webgunea pertsonalizatu ahal izateko zure interesei egokituz.
Cookie mota posibleak
Jatorriaren arabera:
- Propioak: bisitatzen ari den web orriak berak sortzen dituen cookieak dira.
- Hirugarrenenak: web orri horretan nabigatzen denean hartzen diren cookieak, baina orrian ostatatutako hirugarren zerbitzu batek sortutakoak.
Iraupenaren arabera:
- Saioko cookieak: Erabiltzailea web orrian dabilen bitartean datuak jaso eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak dira; gero ez dira geratzen erabiltzailearen diskoan erregistratuta.
- Cookie iraunkorrak: Datuak terminalean biltegiratuta geratzen dira eta cookieen arduradunak definitutako denbora batean atzitu eta tratatu daitezke; denbora hori minutu batzuetakoa izan daiteke edo urte batzuetakoa.
Xedearen arabera:
- Cookie teknikoak: Web orriaren funtzionamendurako beharrezkoak. “Behar-beharrezkoak” ere esaten zaie. Beharrezkoak dira zerbitzaritik erabiltzaile anitzengana aldi berean doan trafikoa kontrolatzeko, sistemaren erabiltzaile gisa identifikatzeko eta sarbidea emateko, etab.
- Pertsonalizazioko cookieak: Erabiltzaile bakoitzak bere konfigurazio pertsonala egiteko behar direnak, esate baterako, web orria ikusteko hizkuntza edo eskualdeko ezarpenak.
- Analisi edo errendimenduko cookieak: Webguneko atal desberdinetako bisita-kopurua eta nabigazio-irizpideak anonimoki kontrolatzeko aukera ematen dute.
- Publizitateko cookieak: Webguneetan eskainitako publizitatearen efizientzia-parametroak ezartzeko aukera ematen dute.
- Portaera-publizitateko cookieak: Webguneetan eskainitako publizitatearen efizientzia-parametroak ezartzeko aukera ematen dute, erabiltzaileen portaerari buruzko informazioan oinarrituta.
Zein motatako cookieak erabiltzen ditugu Kutxabanken webguneetan?
Cookie propioak:
- Saioko cookieak erabiltzen ditugu xede teknikoekin, orriaren funtzionamendua mantentzeko behar-beharrezkoak direnak bakarrik. Orrietan zehar nabigatzeko eta funtsezko funtzioak erabiltzeko balio dute, adibidez, saioa mantentzeko. Cookie horiek ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen, eta ez dute jasotzen marketineko ekintzetan erabiltzeko edo zein orritan zehar nabigatu den gogoratzeko informaziorik ere.
- Pertsonalizazioko cookieak ere erabiltzen ditugu, erabiltzaileak ezarpen batzuk pertsonalizatu ahal izan ditzan, nabigazio-hizkuntza adibidez, eta, horri esker, bere profilari hobeto egokitutako nabigazio-esperientzia eskaini ahal izan diezaiogun.
Hirugarrenen cookieak:
- Analisiko cookieak: “Google Analytics” cookieak erabiltzen ditugu; Google-en titularitatekoak eta ardurapekoak dira. Lau cookie dira, “utma, utmb, utmc eta utmz” izenekoak. Web orrietako nabigazioa neurtzeko eta analizatzeko erabiltzen dira. Bista-kopuruari, ikusitako orriei… buruzko informazioa jasotzeko erabiltzen dira gehienbat; informazio horrek zerbitzu hobea eta egokiagoa ematen laguntzen du.
- Publizitateko cookieak: “Google Adwords”en cookieak erabiltzen ditugu, bezeroak webgunean egiten duen interakzioan oinarrituta, publizitate-espazioetan eskainiko zaion informazioa ahalik eta efikazia handienaz kudeatzeko.
- Sare sozialetako cookieak: Kutxabanken webguneetako orri batzuetan Gustatzen zait edo Partekatu erako botoiak egoten dira, eduki batzuk partekatu ahal izateko Facebook, Twitter eta horrelako sare sozialetan. Horretarako, sare sozial horiekin estekatzeko cookieak erabili behar dira. Sare sozialetako cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu haien cookie politika.
Nola desinstalatzen dira cookieak?
Erabiltzaileak edozein unetan onartu, blokeatu edo ezabatu ditzake bere ekipoan instalatutako cookieak, bere ordenagailuan instalatuta daukan nabigatzailearen konfigurazio-parametroak aldatuz. Nabigatzaile nagusiek cookieak blokeatzeko eta ezabatzeko aukera ematen dute, baina prozedura aldatu egin daiteke Interneteko nabigatzaile batetik bestera eta, beraz, zure Internet nabigatzailearen fabrikatzaileak emandako instrukzioak irakurtzea gomendatzen dizugu. Gailu mugikorretan ere nabigatzaileek izaten dituzte aukera horiek, Ezarpenak atalean.
Cookieak konfiguratzeko, helbide hauetara jo dezake erabiltzaileak:
Nabigatzailean cookieak erabiltzeko emandako baimena errebokatu nahi izanez gero, goian emandako jarraibideen bitartez egin dezake erabiltzaileak, edo cookierik ez onartzeko sistema bat (“opt-out”) instalatuz bere web nabigatzailean. Hirugarren batzuek esteka hauek eskaintzen dituzte cookieak debekatzeko:
Hautatu “Ezabatu gune guztiak” edo hautatu ezabatu nahi duzun webgunea eta sakatu “Ezabatu webgunea”.
Hala ere, kontuan izan nabigatzailea konfiguratzen baduzu gure cookierik ez onartzeko, ezingo ditugula mantendu zure hobespenak eta beharbada ezingo dituzula ikusi orri batzuk.
Cookie Politikaren eguneratzeak eta aldaketak.
Kutxabankek Cookie Politika hau aldatu ahal izango du legez edo erregelamenduz baldintza berriak ezartzen badira, edo Espainiako Datuak Babesteko Agentziak emandako instrukzioetara egokitzeko.
Cookie Politika honetan aldaketa aipagarririk egiten bada, Erabiltzaileei komunikatuko zaie.