Pribatutasun politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoarekin bat, Kutxabankek jakinarazten dizu Pribatutasun Politika hau onartuz, berariaz baimentzen duzula, askatasun osoz eta inolako zalantzarik gabe, Kutxabanken ardurapeko informazio-sistemen bidez tratatzea Kutxabanki ematen dizkiozun datuak, betiere indarreko araudian aurreikusita dauden neurriak (segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak) ezarrita.

Tratamenduaren arduraduna izendatzea

Kutxabank SA (IFK: A95653077 eta egoitza soziala: Kale Nagusia 30-32, 48009, Bilbo) da webgune honen tratamenduaren arduraduna.

Hauxe da berarekin harremanetan ipintzeko helbidea: info@kutxabank.es; eta datuak babesteko ordezkari korporatiboaren helbidea, berriz: dpo@grupokutxabank.com.

Tratamenduaren jatorria, tratatutako datuen kategoriak, eta lagapenak aurreikustea

Webgune honetan bildutako datuak zuzenean Erabiltzailearengandik, haren legezko ordezkariarengandik edota ahalordedunarengandik eskuratzen dira.

Ildo beretik, ez da Erabiltzailearen daturik jakinaraziko oso baldintza zehatzetan ez bada: legez gaituta egotea edo Erabiltzaileak Taldeko sozietateei edo Europar Batasuneko nahiz kanpoko agintaritzei edo organismo ofizialei baimena ematea, iruzurraren, kapital-zuriketaren eta antzeko arau-hauste monetarioen aurkako borrokaren esparruan; edota ondare-kaudimenaren eta kredituaren alorrean arriskuen kudeaketak eta informazioak hala eskatuta. Informazio hori helaraziko zaie, halaber, epaitegiei, auzitegiei eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoei, horretarako errekerimendua egiten dutenean, bai eta izapide jakin batzuetan nahitaezko laguntzaile gisa jarduten duten erakundeei ere.

Beste alde batetik, Kutxabankek jakinarazten du ez diela daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden edo beraien zerbitzariak esparru horretatik kanpo dituzten enpresei.

Nolanahi ere, aparte-aparteko kasuren batean nazioarteko transferentzia hori eginez gero, Kutxabankek behar diren neurriak hartuko ditu berme egokiak eskaintzen dituen herrialdea edo erakundea izan dadin hartzailea, edota bermeok arauz ezarritako legitimazio-printzipioetan oinarrituta egon daitezen.

Datuak tratatzearen asmoa eta legitimazioa

Erabiltzaileari jakinarazten diogu erabiltzen dituen kanalen eta zerbitzuen arabera, beraren datuak honako helburu hauetarako tratatu ahal izango direla:

1. Webgune honen bidez erabiltzaileen datuak tratatzeari buruz.

Interesdunen batek kontratazio-eskaerarik egiten badu, Kutxabankek honako hauek egingo ditu, besteak beste, kontratazio hori bideragarria den ikusteko: harrera kudeatzea, kapitalaren reportinga eta kalkulua egitea eta produktua kontratatzeko bideragarritasuna egiaztatzea.

Halakoetan ezinbestekoa da datuak tratatzea, alde batetik kontratu-aurreko neurriak ezartzeko eta, hala bada, interesdunak eskaturiko kontratazioa formalizatzeko.

Asmo horrexen baitan, Kutxabankek kreditu- eta kontratazio-alorreko arriskuak baloratuko ditu eta, hala, interesdunaren kreditu-ahalmenaren profilak egin ahal izango ditu, eskaturiko kontratua gauzagarria ote den aztertzeko.

Hala badagokio, eta betiere interesdunaren eskariari lotutako kaudimena eta eragiketa-arriskuak aztertzeko legezko betebeharraren barruan, Kutxabankek interesdunaren ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko informazioa ematen duten erakundeetatik (besteak beste, Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentraletik) lortutako datuak tratatu ahalko ditu.
Era berean, Erabiltzaileak Kutxabankekin egiten duen kontratu-harremana dela eta, Erabiltzaileak eskatzen dituen zerbitzuak kudeatzeko, administratzeko, emateko, zabaltzeko eta hobetzeko legitimotasuna du Kutxabankek. Ildo beretik, zerbitzu horiek Erabiltzailearen lehentasunetara eta gustuetara egokitzeko, erabiltzaileak erabiltzen dituen zerbitzuak aztertzeko eta horri lotutako zerbitzu berriak diseinatzeko aukera ere izango du Kutxabankek.

2. Betebeharrak betetzeari buruz.

Kutxabankek jakinarazten du kontabilitate-, zerga- eta administrazio-alorreko arau-eskakizunak betetzeko helburuaren baitan, gerta daitekeela alor horretako eskumena duten organismoei datuak eman behar izatea, ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko informazio-fitxategiak kontsultatu behar izatea, eta kapital-zuriketa prebenitzeko eta iruzurrezko jokabideak saihesteko eskakizunak betetzeko informazioa eskuratu behar izatea.

3. Webgunearen bidez egiten diren informazio-kontsultak eta erreklamazioak kudeatzeari buruz.

Kutxabankek interesdunen —berdin dio erakundeko bezeroak izan ala ez— datuak tratatzeko ahalmena izango du, egindako eskabideek erantzun egokia jasoko dutela bermatzeko.

4. Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari buruz.

Kutxabankek sustapenei lotutako jakinarazpenak bidaliko ditu, batzuk orokorrak eta beste batzuk ezaugarri pertsonalei lotutakoak, orotariko bideak erabiliz: posta, mailinga, faxa, SMSa, posta elektronikoa eta beste edozein bide. Ildo beretik, Bankuaren, Kutxabank Taldeko enpresen eta hirugarren laguntzaileen produktu eta zerbitzuak kontratatzeko eskaintzak ere igorriko ditu, interesgarriak izan daitezkeelakoan: banku- eta finantza-alorrekoak, aseguruen alorrekoak, higiezinen alorrekoak edota zerbitzu-alorrekoak.

Kutxabanken jarduera sustatzeko interes legitimoak babesten du igorpen hori, eta beharrezkoa denean interesdunen baimena eskuratuko du aurretik. Dena dela, uneoro bere adostasuna baliogabetzeko aukera izango du interesdunak eta, ildo beretik, edozein unetan ukatu ahal izango du bere datuak tratatzea.

Politika honen ondorioetarako, honako sozietate hauek hartzen ditu, besteak beste, Kutxabank Taldeak: Kutxabank SA, Cajasur Banco SAU, Kutxabank Gestión SGIIC SAU, Kutxabank Vida y Pensiones SAU, Kutxabank Aseguradora SAU, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa, Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa eta Caja Vital Kutxa Fundación Bancaria.

Edonola ere, Kutxabanken edozein bulegotan jaso dezakezu Kutxabank Taldeari buruzko informazio zehatza eta eguneratua.

5. Sustapenak eta zozketak antolatzeari buruz.

Erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen sustapenak eta zozketak antolatzen ditu Kutxabankek noiz edo noiz. Halakoetan, datuak babesteko araudian agindutakoa beteko dela bermatzeko prozedurak ezarriko ditu.

6. Bezeroen, bezero potentzialen eta beste interesdun batzuen deiak grabatzeari buruz.

Arauz bete beharreko eskakizunak direla eta, Erabiltzaileekin dituen deiak edo komunikazio elektronikoak grabatu ahal izango ditu Kutxabankek. Ildo beretik, zerbitzuetarako sarreren erregistreduki ahal izango ditu, bere interes legitimoan oinarrituta, kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko edo legezko betebeharrak betetzeko. Era berean, eta beharrezkoa izanez gero, prozedura judizialetan, administratiboetan, arbitrajeetan edo bestelako prozeduretan frogatzat erabili ahal izango ditu Kutxabankek grabazio horiek. Dei edo komunikazio jakinen bat grabatuz gero, horren berri emango du Kutxabankek.

7. Fisikoki nahiz telematikoki jasotzen diren hautagaien datuak tratatzeari buruz.

Kutxabankek gaur egun dituen edo etorkizunean izan litzakeen hautatze-prozesuetarako interesdunak emandako datuak barneko informazio-sistemetan tratatu eta bertan gordeko dira, baldin eta hautagaien profil profesionala aintzat hartuta, hautatze-prozesuetan indarrezkoak izaten jarraitzen badute, eta interesdunak kontrakoa adierazten ez badu. Tratamendu hori egiteko, baina, hautagaien baimena edo ekintza positiboa (aurrez aurrekoa nahiz telematikoa) bilduko da lehenago. Hala, tratamenduarekin jarraitzeko berariazko baimena adierazteko eskatu ahalko zaio interesdunari beraren profil pertsonala hautagaien barneko datu-basean txertatu baino lehenago. Ez da daturik lagako interesdunak berariaz baimentzen ez badu.

8. Norberaren edo hirugarrenen cookieak tratatzeari buruz.

Kutxabankek aipaturiko datuak tratatzeko duen politikari buruzko informazioa ikus dezake Erabiltzaileak esteka honetan: https://crco.ktx.wvvw.es/eu/cookien-politika/

9. Hirugarrenen datuak tratatzeari buruz.

Erabiltzaileak emandako hirugarrenen datuak tratatu ditzake Kutxabankek.

Horren harira, Erabiltzaileak bermatu egiten du hirugarren horiei jakinarazi egin diela Kutxabankek beraien datuak tratatuko dituela, eta horretarako baimena eskuratu duela. Erabiltzaileak bermatu egiten du, gainera, hirugarren horiei jakinarazi diela zer eskubide dituzten datuen babesaren alorrean eta Kutxabanken egoitza sozialera jo dezaketela eskubide horiek erabiltzeko, NANaren fotokopia erantsita.

Guraso-ahala duten pertsonek edo pertsona ezgaituen legezko ordezkariek ekarriz gero datuak, beraiek baimentzen dute Kutxabankek datuak biltzea, erabiltzea eta tratatzea, webguneko Pribatutasun Politika honetan deskribatutako asmoetarako.

Webguneko erabiltzaileen segurtasuna eta eskubideak
Emandako zerbitzu telematikoen segurtasunaren harira, Kutxabankek jakinarazten dizu badituela tresna informatikoak, Erabiltzailea bera identifikatu ez arren, haren nabigazioaren datuak, datu teknikoak edo orrialdeen eta edukien erabilerari buruzkoak bil ditzaketenak. Erabileraren eta funtzionamenduaren estatistikak lortzea, gorabeherak konpontzea eta produktu eta zerbitzu berriak proposatu edo garatzea da tresna horien helburua. Dena dela, Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, informazio horren bilketa galaraz dezan.

Kutxabankek konpromiso sendoa du datu pertsonalen babesarekin eta Erabiltzailearen informazioaren konfidentzialtasunarekin.

Kutxabankek bermatu egiten du tratamenduaren ondorioz sor litekeen arriskuaren aurrean segurtasun-maila egokia bermatzeko neurriak (segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak) betetzen dituela, baina betiere kontuan hartuta teknologiaren egoera, aplikazioaren kostuak, bildutako datuen izaera, tratamenduaren irismena, egon daitezkeen arriskuak eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunen gainean izan lezaketen inpaktua. Datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzea da asmoa, giza ekintzaren edo ingurumen fisikoaren edo naturalaren ondorioz datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta inork baimenik gabe tratatu edo ikus ez ditzan. Indarrean dagoen araudiak agindutakoa betetzen du horrela.

Dena dela, Erabiltzaileari jakinarazten zaio eta berak onetsi egiten du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla hautsezinak.

Datu pertsonalen tratamenduari lotuta egon ohi diren eztabaida eta gatazkak kontuan hartuta, Erabiltzaileak edozein unetan jo ahal izango du Kutxabankeko datuak babesteko ordezkariarengana, dpo@grupokutxabank.com helbidean. Gainera, kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa jarri ahalko du eta datu pertsonalak babestearen inguruko eskubideak erabili ahalko ditu; alegia, datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, eramangarritasun-eskubidea eta bere datu pertsonalen inguruko erabaki indibidual automatizaturik ez izateko eskubidea. Eskubide horiek guztiak erabiltzeko, jakinarazpen bat idatzi beharko du lehenago aipatu dugun Kutxabanken egoitza sozialera, NANaren fotokopia batekin.

Tratamenduaren testuinguruaren harira, Erabiltzailearekin lotutako harremanean beharrezkoa den guztietan bildu, tratatu eta gordeko ditu datuak Kutxabankek. Era berean, ezarri beharreko araudia betetzeko, legearen aurkako ekintzak prebenitzeko, auziak konpontzeko eta orotariko eztabaidak argitzeko ere gordeko ditu datuak. Datuen tratamendua beharrezkoa ez den unean, Kutxabankek ezeztatu edo blokeatu egingo ditu, datuak gordetzeko eta ezeztatzeko politika korporatiboekin eta legezko preskripzio-epeekin bat.

Pribatutasun Politikan edozein aldaketa eginez gero, webgune honetan emango da horren berri, baina ez da pribatutasun-eskubideak murriztuko dituen atzeraeragineko aldaketarik egingo, legez aginduta ez bada. Halakoetan, Erabiltzailearengana joko du Kutxabankek, egin beharreko tratamendurako baimena jasotzeko.

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.