Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen eginkizun jakin batzuk arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren 92/2007 Dekretuaren 4.5 artikuluari jarraiki, Erakundeak 2008ko martxoaren 31n egin zuen Batzarrak honako hau izendatu zuen Bazkidearen Defendatzailea:
AFI Analistas Financieros Internacionales
Españoleto 19
28010 Madril
IFK:A78603206
Tel.: 520 01 03/02
Fax: 520 01 43
E-mail: afi@afi.es
Bazkidearen Defendatzailearen prozedura-arauen 7. artikuluaren arabera, erreklamazioak nork bere izenean eta idatziz egin behar ditu, bazkideen esku jarritako bideak erabilita (fax, posta arrunta eta posta elektronikoa), goian adierazitako helbideetara, honako hauek adieraziz: erreklamazio-egilearen datuak (izen-deiturak, NAN eta helbidea), egoera (bazkidea, onuraduna…), dagokion Aurreikuspen Planaren datuak eta erreklamazioaren arrazoia. Horrekin batera adieraziko du ere Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundera jo duen eta zer erantzun jaso duen.
© Kutxabank