Banakako BGAE Baskepensiones erakundea sortu zen Vital Pensión, Kutxa Bi eta Baskepensiones BGAEak elkartu zirenean, eta horietan guztietan Kutxabank zen sustatzailea nagusia. Elkartze hori aipatutako BGAEeetako Batzar Nagusi guztiek onartu zuten eta Eusko Jaurlaritzak baimendu zuen 2013ko urtarrilaren 1eko efektuarekin.
Elkartze horren ondorioz, BGAE Baskepensiones da, zalantzarik gabe, Euskadiko banakako sistemako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunderik handiena bai ondareari begira (5.959 milioi eurorekin), bai bazkide-kopuruari begira (274.148), 2020ko abenduaren 31ko datuen arabera.
Haren xedea da bazkideen artean aurrezkia eta aurreikuspena bultzatzea, eta horretarako haien eskura jartzen ditu hainbat Banakako Aurreikuspen-plan, bakoitzak hauta dezan norberaren behar eta aurreikuspenetara ondoen egokitzen dena. Eta horietan egindako ekarpenekin zerga-abantaila ugari eskuratu ahal izango dituzte.
Erakundeko auditoreak dira PricewaterhouseCoopers Auditores, S.L. (IFK: B79031290).
Erakundeko auditorea Deloitte SL izango da (IFK: B79104469).
© Kutxabank