Estrategia eta analisia
Eragin, arrisku eta aukera nagusiak
Jasangarritasun Txosten hau argitaratuta, Kutxabankek bere egoera eta balio iraunkorra sortzearekin duen konpromisoa sendotzen ditu, hau da, eskura dituen baliabideak eraginkortasun eta efizientzia (produktibitatea) eta gobernantza (gizarte erantzukizuna) irizpidez kudeatzeko asmoz.
Horretarako, beharrezkoa da Kutxabanken interes-talde bakoitzari eragiten dioten eragin, arrisku eta aukera nagusien analisia egitea, irizpide horiek kudeaketara sar daitezen.
Eragin nagusiak bezeroengan
Gure bezeroei dagokienez, aintzat hartu behar den alderdi esanguratsuena 2014rako zehaztutako helburua betetzearena izan da. Aipatutako helburu hori finantzaketa dinamizatzean zetzan, partikularrentzat eta familientzat nahiz enpresa txiki eta ertainetarako.
Etxebizitzak erosteko hipoteka-merkatua berpiztearen aldeko apustu argia egin du Taldeak, eta jarduera horretan, orain ere lidergoari eutsi dio bere jatorrizko lurraldeetan.
Kutxabanken hipoteka-eskaintza mailegu malguagoetan eta eskuragarriagoetan oinarritu da, tasa eta epealdi aukera anitz izan baitute. Berrikuntza izan da, interes-tasa finkoa kontratatzeko aukera, baita 35 urtetik beherako bezeroentzako bereziki diseinatutako zenbait formula ere. Aukera berri horiek erraztasun ugari ematen dizkiete gazteei euren lehendabiziko pisua eros dezaten.
Mailegu arduratsua bultzatzen duen filosofiari jarraiki eta kredituaren analisi, kontrol eta esleipen eredu oso definituan oinarrituta, ‘Kutxabank Kredit’, hau da, kontsumorako maileguetarako Talde osoaren plataformak ere merkatua dinamizatzeko ahalegin handia egin du. Gaur egun, Kutxabanken 1.250.000 bezero sailkatu balia daitezke erraz kontrata daitezkeen aurrez onartutako mailegu pertsonaletan erakundeak merkatuan jarri dituen 24.500 milioi euroz.
2014an, erretiroari begira aurrezkia planifikatzeko beharrizanaz bezeroak sentsibilizatzen ere ahalegin handia egin du Kutxabankek. Horretarako, ekarpen simulazioa egiteko tresna abiarazi du. Simulazio-tresna horrek aurrezkiaren ibilbidea erraz eta ikusteko moduan planifikatzea ahalbidetzen du.
Kutxabank bezeroei hurbiltzen dioten tresnen etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egin du erakundeak. ‘Contactless’ ordainketa-teknologia ezartzea Araban, ‘kanal aniztasunaren’ erabileraren igoera edo gizarte sareen indarra dira bere zerbitzu eta produktuak edozein lekutatik gero eta eskuragarriagoak diren eredua, eta irtenbide eta erantzun oso azkarrak ematen dituzte.
Ildo honetatik, berritu den banka Mugikorrak harrera oso ona izan du. 150.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute aplikazioa, eta Online Bankara sartzen direnen %20 eskuko telefonoen eta tableten bidez egiten du.
Gazteek gehien erabiltzen dituzten harreman-kanalek ere, esaterako, sare sozialak, hobetzen jarraitzen dute. Kutxabank seigarren erakundea da estatuan, sareen bidez duen interakzio kopuruari dagokionez. Gaur egun, 100.000 jarraitzaile inguru du Facebooken eta Twitter-en.
Beraz, ekitaldi honetan lortutako arrakasta nagusiak, honako hauek izan dira:
- Hipoteka-kreditua berpiztea.
- Kontsumoa dinamizatzea, mailegu gero eta errazago eta erosoago kontratatzeko tresnen bidez.
- Banka mugikor berria abiaraztea, partikularrentzat nahiz enpresetarako.
- Lan-bizitza amaitzen denerako erretiroa planifikatzeko beharrizanaz sentsibilizatzea.
2015erako helburuak honako hauetarantz bideratuko dira:
- Etxebizitza ekuratzea. Etxebizitzen erosketa berpizteko bere apustu estrategikoari jarriki, hipoteka-mailegu lehiakorrena merkaturatu du Kutxabankek. Hipoteka-mailegu horrek Euribor +%1ean zehazten du tarte aldakorra, eskatzen den lotura-maila duten bezeroentzat.
- Merkataritza babestea. Saltoki txikiari laguntza emateko asmo sendoaren ildotik, asmo handiko Merkataritza Planak sektore horretan duen lidergoa sendotzeko egingo du lan, beti izan baitu kokapen nabarmena. Horretarako, produktu eta berriak izango ditu, baita tarifa oso lehiakorrak ere.
- Gazteak. Erakundeak estrategiko deritzon segmentuetako bat da. ‘Gazteentzako Plana’ deritzonak 35 urtetik beherakoentzat bereziki diseinatu diren finantza-produktuen katalogoa ezagutarazi eta bultzatuko du.
- Berrikuntza. Kanal aniztasuna hobetzen jarraituko du zerbitzu eta produktuen eskaintzan. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute Online Banka, Banka Pertsonaleko telefonoa eta urrutiko kudeaketa zerbitzua. Bere bezeroekiko hartu-emanetarako era berriak hobetzen jarraituko du Kutxabankek.
Eragin nagusiak Giza Taldean
Giza taldeari dagokionez, Erakundearen zuzendaritzak eta langileen ordezkariek Kutxabankeko langileria osatzen duten pertsonen lan-harremanak jatorrizko Erakundearen arabera mantentzeko konpromisoa adostu zuten. 2013ko abenduan egin zen Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduratik aurrera, langileriaren lan-harremanen erregulazio-markoa ezarri zen.
Pertsonekiko borondate eta konpromiso honek zenbait eragin zehaztu ditu giza taldeari dagokionez, 2014 urtean:
- Bulegoak arrazionalizatzea, lan-hitzarmenean adostutako mugikortasun geografiko kasuetarako zehaztutako konpentsazioak ezarriz.
- Zerbitzu zentralak berrantolatzea eta birziklatze profesionalarekin zerikusia duten pertsonei lan berria esleitzea.
- Xehekako sareko Zuzendaritzari laguntza ematea, eredu komertzialaren integrazio eta eraldaketa prozesuetan, kohesio eta praktika onen partaidetza mekanismoen bidez, lehenengo seihilekoan egina.
- Xehekako bankako bulego guztien lehenengo sailkapena egin da, Hitzarmen Kolektiboan jasotako irizpide bateratuen arabera.
- Xehekako sarearekin batera eta sare hori eraldatzeko planei jarriki, bulegoen dimentsionatze eredu bakarra ezarri da, komertzialki eta operatiboki eraginkorra.
- Zuzendaritza trebetasunak garatzeko eta arlo horretako prestakuntza jasotzeko ekimenei jarraitu zaie, Kutxabank Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
- Zuzendaritza Garapenerako Eskola bultzatzen jarraitu da, lidergo gaitasunak eta langileriaren aldaketarako kudeaketa hobetzeko palanka den aldetik, baita antolakuntza kohesioa eta ezagutzara bultzatzeko palanka den aldetik ere.
- Kutxabankeko arlo guztietan integrazio eraginkorra burutu dadin, mota guztietako prestakuntza ekimenak antolatzea eta hedatzea: eragiketak, araudia, komertziala, zuzendaritza …
- 2014an, ebaluazio globalaren lehen prozesua egin zitzaion langileria osoari, Kutxabank talde osorako gaitasun-eredu, norbere lanaren ebaluazioa, eta pertsonen kudeaketa bakarraren arabera.
- 270º ebaluazioa egin zaie talde arduradun guztiei, zuzendaritza gaitasunen eta lidergoaren garapen helburu argiaz.
- Kutxabanken integrazio akordioan, eta horren 2013ko maiatzaren 13ko aldaketan, zehaztutako aurre-erretiro egutegia burutu da.
- Integrazio operatiboaren ostean, zerbitzu zentralen berregituratze prozesuek eta bulegoen arrazionalizatzeak jarraitu du.
- Zerbitzu zentraletako eta handizkako sareetako lanpostuak sailkatzeko eta baloratzeko eredu bakarra, bidezkoa eta homogeneoa, egin eta aplikatu da Kutxabank osorako.
- Talentuaren kudeaketa bultzatzen jarraitu du, assessment tresnen bidez, eta langileriaren garapen eta sustapen profesionala errazten, aukera profesional berrien estalduraz, bulego eta zerbitzu zentraletako eta handizkako sareetako postuen sailkapen-eredu berritik abiatuta.
- Langile berriak artatzeko eta horien jarraipena egiteko prozedurari ekin zaio, Erakundean sartu berri diren 13 pertsonentzako. Aipatutako prozesu hori asmo handiko prestakuntza-plan berezian eta laguntza eta jarraipen sisteman datza. Laguntza eta jarraipena pertsona horien lerro hierarkiakoak nahiz bere tutoreek eta Giza Baliabide sailak egingo dute.
Eragin nagusiak Hornitzaileengan
Legea betetzen dela ziurtatzeko eskakizun multzoa ezartzea ahalbidetzen duen erosketa prozedura du Kutxabankek, baita Gizarte Erantzukizuneko baloreak bere horniketa katera zabaltzen direla ziurtatzeko ere.
Ekitaldi honetan, hornitzaile guztien homologazioa zein urtean behingo ebaluazioa orokortu egin dira eta erosketa kontratazioetan, EGE gaietan, Konpromiso Etikoa sartu da. Konpromiso honen bidez, hornitzaileak honakoa dio: “Mundu mailako Itunaren Printzipioen irismena ezagutzen duela eta bere jarduerei ezar dakiekeen indarrean dagoen araudia betetzen duela dio, eta ondorioz, Kutxabanki helarazten dion produktuari /zerbitzuari ere heltzen zaiola. Honen frogatan, Kutxabanki ahalmena eman dio, hala erabakiz gero, betetze-maila hau dokumentuz froga dezan”.
Gainera, Hirugarren Sektoreko eta Ekonomia Sozialeko enpresei egiten zaien erosketa kopuruaren igoera bultzatzen du Kutxabankek.
Bere hornitzaileenganako trakzioarekin aurrera egin du, 2014an informazio kanpaina burutu da eta fakturazio elektroniko sistema abiarazi da. Sistema horrek fakturak paperean igortzea ekiditen die hornitzaileei, beraz, fakturazio-prozesu osoaren trazabilitate handiagoa errazten du.
Eragin nagusiak Gizartean eta Ingurumenean
Haien etxebizitzak galdu ostean, egoera zurgarria eta bazterketa soziala bizi duten familia eta pertsonen egoerari erantzuteko, Kutxabankek neurri multzo bat eratu du bazterketa egoeran egon eta haien hipotekei aurre egin ezin dieten bankuko bezeroentzat. Krisia ezaugarri duen ziklo ekonomikoan, Kutxabank lehen lerroan kokatu da, hipotekak ez ordaintzeak dakartzan gizarte beharrizanei erantzuteko botere publikoetatik planteatu diren irtenbideei borondatez atxikitzeko orduan.
Finantza-erakundeak negoziaziorako borondate maximotik heltzen dio gai honi. Euren hipoteka konpromisoei aurre egiteko zailtasunetan aurkitzen diren familiei eta pertsonei kredituen amortizazioan ordainketetan gabeziak eskatzeko aukera eskaintzen die Erakundeak, edo epeak luzatzea maileguen kuotan eramangarriago egiteko. Izan ere, 2014an, Kutxabankek 1.420 hipoteka-mailegu birnegoziatu ditu bere bezeroekin, eta mailegu horien baldintzak malgutu egin dira
Espainiako exekutiboak abiarazi zuen Etxebizitzen Gizarte Fondora atxiki zen lehen erakundetakoa izan, hutsik zeuden 150 etxebizitza ekarri baitzituen fondo honetara, 2014an, 100 higiezin utzi ditu Kutxabankek Eusko Jaurlaritzaren eskuetan, eta Jaurlaritzak, Alokabide, etxebizitzaren Euskadiko zerbitzuaren bidez kudeatzen ditu. Etxebizitza horiek gizarte-alokairuan eskaintzen zaizkie etxebizitza eskuratzeko zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonei nahiz familiei.
Bere jabetzako beste 5 pisu ere laga dizkio Finantza-taldeak Bilboko udalari; hortaz, udalak hiriko pertsona kaltetuenen eskura dauden gizarte-etxebizitzen kopurua handitzea izan du.
Etxebizitza galdu eta gizarte bazterketa egoeran bizi direnei edo bizitzeko arriskutan daudenei laguntzeko, Bankuak eta Banku Fundazioek badute programa bat lankidetzan, Etxelan deritzon programara, hain zuzen ere. Ekimen honek jarduera maila bitan dihardu. Alde batetik, lanik gabe dauden pertsonei lan merkatura sartzen laguntzen die. Irtenbideen bigarren mailak, pertsona eta familia hauei, bi urtez, erakundeak berak ordaintzen dituen alokairuak dituzten etxebizitzetan bizitzea ahalbidetzen dieten formulak eskaintzen ditu.
Krisiari eta, batez ere gazteenen artean dagoen langabezia-tasa jasoari erantzuteko, Banku Fundazioek zenbait gizarte ekimen abiarazi dituzte, enplegurik gabeko gazte tituludunek lan esperientzia eskura dezatela bultzatzeko helburuz, prestakuntza-praktiken bidez, edo haien espediente akademikoak hobe ditzatela, prestakuntzaren bitartez.
Hori izan da unibertsitateekin, enpresa-elkarteekin nahiz nazioarteko erakundeekin elkarlanean garatutako beka-programek partekatzen duten helburua. Horien artean nabarmenenak BBK Proffesional Internships, BBK-Unesco Nazioartekotze Beka, edo praktikak enpresatan, besteak beste.
Halaber, Erasmus bekei eman zaizkien laguntza osagarriak aipatu behar dira. Horretara 313.400 euro bideratu dira eta 621 unibertsitate-ikaslek erabili dute programa hori.
Gizarte eremuarekin konprometitu den jardueraren ildo beretik, Kutxabankek eta bankuaren jabe diren hiru Banku fundazioek zera adierazi dute, elkartasuna, gizarteratzea, etika eta iraunkortasuna oinarri dituzten printzipioak partekatzen dituztela; baita garapen komunitarioari laguntzeko ahaleginean eta gizarte ekintzaren abangoardia izateko ahaleginean oinarritzen direnak ere.
BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren Gizarte inbertsio bateratua, honako hau izan da 2014an, mila eurotan:
GIZARTE IBERTSIOA | 2013 | 2014 |
---|---|---|
Gizarte eta osasun laguntza | 15.417 | 14.228 |
Kultura aisialdia | 11.299 | 21.148 |
Hezkuntza eta ikerketa | 8.146 | 12.151 |
Ondare historiakoa, artistikoa eta naturala | 1.212 | 3.338 |
Aurreko ekitaldiko zenbatekoekin dagoen aldearen azalpena bankuaren irabazia %28 hazi zela da, eta igoera hori Gizarte Ekintzetara bideratutako zuzkiduretako igoeran islatu zen. Gogorarazi behar da, azken ekitaldietan, dibidendu banaketa finantza-erakundeen urteko irabazien %25era mugatzea gomendatu zuela Espainiako Bankuak. 2014ko emaitzari esleitu zaion zuzkidurari dagokionez, %66 haziko da 2013koaren aldean.
Ingurumeneko iraunkortasunaren arloan, nabarmena da Kutxabankek Añanako Haran Gazia proiektuan izan duen parte hartzea. Munduko ingurune garrantzitsuenetako bat eta proiektu estrategikoa Arabarako, haren balio arkitektonikoak, ingurumenekoak, paisaiakoak, kulturalak, turistikoak, sozialak eta ekonomikoak direla-eta.
Bankuaren jabe diren Fundazioek sustatzen dituzten gizarte ekintzek ingurumen-hezkuntza programa talde esanguratsua ere sustatzen dute. Esaterako, Kutxa Ekogunea ekimena, Osakidetzaren osasun mental sarearekin batera, barazkien laborantzan diharduena, iraunkortasun eta ingurumenarekiko errespetuaren kulturan sentsibilizatzeko eta dinamizatzeko arloan dagoen proiektu interesgarrienetako bat da, eta Gipuzkoako gizarteari, kulturari eta ekonomiari lotuta dago. Urdaibai Bird Centre BBKren kasuan, hegaztien ingurumena eta migrazioa aztertzen diharduena. Gainera, BioeskolaBBK programan izena eman zuten ehun bat familiek dagoeneko etxean jasotzen dituzte produktu ekologikoz betetako otzarak. Produktu horiek aipatutako baratz ekologikoaren proiektuak ekoizten ditu eta gaizotasun mentala duten eta bazterketa arriskuan bizi diren pertsonek egiten dute lan bertan. Dibulgazio arloko jardueretan Vital Kutxak Ingurumen Azterketetarako Arabako Zentroarekin duen lankidetza hitzarmena ere azpimarratu behar da, baita Hobekuntza programak sustatu dituen ingurumenaren ezagutzara bideratutako 38 jarduerak ere. 2.000 adineko inguruk hartu dute parte jarduera horietan.
Finantza-taldearen langileriak berak zuzenean parte hartu ahal izan du erakunde boluntariotza jardunaldietan. Jardunaldi horietan baso autoktonoaren kontserbazio eta birlandatze jarduerak garatu dira, baita bi hezkuntza-jardunaldi ere, Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikustean oinarrituak, eta bezeroekin ingurune babestuetara egin diren hamabi txango ere bai.
Energia kontsumoa eta paper kontsumoa murriztera eta hondakinen trataerara bideratutako neurriei dagokienez, orain arte Bankuak garatu izan duen jarduera-lerroari eutsi zaio. Zentzu horretan, eraginkortasun energetiko gorakorra lortzera bideratutako zenbait neurrik aurrera egin dute, esaterako, argiaren kontrol automatikoa, berogailua eta aire girotua pizteko ordutegiak doitzea, zerbitzuen beharrizanetara eta bezeroen artapenerako eraginkorrago doitu baitira.
Era berean, Kutxabankek garatu duen babes-jarduera zabala ere nabarmendu behar da, 2014an 1.000 kirol eta kultura tokiko ekimen baino gehiago babestu baititu, izan ere, Vitoria-Gasteizen Hiriburutza Gastronomikoa nabarmendu behar da, edo zenbait kirol-proba, esaterako, Kontxako estropadak, Zornotza, Elgoibar eta Donostiako nazioarteko krosak, musika jaialdiak, esaterako, BilbaoBBK Live, Azkena Rock, KutxaKultur Festibala, Jazz Gasteiz, Jazzaldia Donostian eta Hondarribi Blues, eta zenbait kultura jarduera, esaterako, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia eta hiri horretako Beldurrezko Zinemaren Astea, besteak beste.
2014ko helburuak EGE arloan KUTXABANKen
INTERES-TALDEA | HELBURUAK ETA GARATU BEHARREKO JARDUERAK | ADIERAZLEA | EMAITZA | BETETZE-MAILA |
---|---|---|---|---|
BEZEROAK | Gizarte ekonomiako produktuak, ekologikoak eta GKEi egiten zaizkien dohaintzak Marketineko sustapen-ekintzetan sartu | Sustapen kopurua eta sartutako artikulu kopurua |
|
%100 |
Nakar txartelak merkaturatzea. Diru-sarreren %10 lagako dute irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeetarako | Erakunde onuradun kopurua |
4 erakunde: |
%100 (lagatako zenbatekoa 2014:547,39 €) ) |
|
Enpresa diren bezeroen asetasun-maila ezagutzea, finantza-erakundeei dagokienez | Ikerketa egitea | 2014ko martxoan Ikerfelek egindako ikerketa | %100 | |
Bezero partikularren finantza-portaera eta zerbitzuaren zenbait alderdiri dagokion euren asetasun-maila ezagutzea | Ikerketa egitea | Apirila eta uztaila bitartean FRS Inmarkek egindako ikerketa | %100 | |
Bezeroek eta gizarteak Kutxabanken markei lotzen zaizkien ezaugarriei eta baloreei buruz duten iritzia ezagutzea | Ikerketa egitea | Azaroan Ikerfelek egindako ikerketa | %100 | |
Bezeroari ematen zaion zerbitzuaren kalitatea hobetzea, bankuarekiko hartu-eman kanal guztietan zenbait hizkuntza aukera sartuz | Bezeroaren lehentasunezko hizkuntzarako kanpoa sortzea Jarduera protokoloak hizkuntza arloan | 14.12.31n burutu dira 2015ean ezartzeari ekiteko beharrezko prozesu informatikoak | %85 |
|
Jarduera-irizpideak definitu dira "hizkuntza paisaia" arloan bulegoetan | %100 | |||
BEZEROAK GIZARTEA |
Zerbitzuaren kalitatea hobetzea kutxazainei Euskadiko garraio publikorako karga aukera erantsiz | (MUGI eta BARIK) aukera duen kutxazain kopurua | 415 kutxazainek dute 14.12.31n | %100 |
Online postaren erabilera bultzatzea, bezeroentzako komunikazioetan paper kontsumoaren erabilera murrizteko neurria den aldetik | Bulegoetan eta online bankarako loturetan alertak ezartzea | %255eko batez besteko igoera online postaren kontratazioetan, ezarri aurreko epealdiaren aldean | %100 | |
Online banka mugikorrean eta kutxazain automatikoetan itsuentzako finantza-irisgarritasuna erraztea | Online banka mugikorrean egokitzapena, PIN zenbakia sartzeko teklatu birtualaren erabilera ekidinez Egokitutako kutxazain automatiko kopurua | 2014ko irailean egina eta ezarria 224 kutxazain automatiko egokituak |
%100 | |
Bide aniztasuna bultzatzea, hurbiltasun handiagoa lortzeko bezeroekiko harremanean eta paper kontsumoa murrizten jarraitzea | Bidalitako newsletter kopurua, e-postaz, sms bidez eta mailen bidez |
|
%100 | |
Paper kontsumoa murriztea bulegoetako eragiketetako eta kontratuetako egiaztagirien sinaduren digitalizazioaren bidez, bulegorako eta artxiborako kopiak ekidinez | Era digitalean sinatutako dokumentu kopurua | 2.776.638 dokumentu sinatuta 2014ko 2. seihilekoan Balioespena: batez beste DINA4 orri bi dokumentu bakoitzeko, 5.553.276 folio aurreztea dakar orotara |
%100 | |
Paper kontsumoa murriztea eta eraginkortasuna hobetzea bulegoen artean bezeroak birkokatzeko kudeaketa telematikoaren prozesuan, BPM (BusinessProcessManagement) ezartzearen bidez | Proiektuaren ezarpena | BPMak ezartzeko beharrezko azpiegituraren garapena 2015ean | %70 | |
Euskararen presentzia bultzatzea, EAEko hizkuntza propioa den aldetik, bezeroekiko eta gizartearekiko hartu-emanetan, lankidetza hitzarmenen eta akordioen sinaduraz | Sinatutako akordioak | Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza akordioa idatzi da, 2015ean sinatzeko | %90 | |
BEZEROAK LANGILERIA | Kutxabanken Hizkuntza Politika garatzea, barne atalekin adostutako hobekuntza jardueren definizioaren bidez | Barne atalekin adostutako jarduera-planak | 4 atalekin ezarri dira jarduera-planak: MK, Erosketak, GIZA BALIABIDEAK, Sistemak | %80 |
BEZEROAK GIZARTEA LANGILERIA |
Bezeroen, langileen eta oro har, gizartearen ingurumenarekiko sentsibilizazioa hobetzea, Erakunde-boluntariotza praktiken bidez (garbiketa eta zuhaitzak landatzea basoetan) eta naturarekin zerikusia duten beste jarduera didaktiko batzuk, zainketa beharrizanean eta baliabideen ustiapen errespetuzkoan eta iraunkorren indar eginez | Egindako jarduera kopurua | - Jarduera Kataska izeneko lurretan, hau da, zenbait espezieren 300 kimu landatzea (haritzak, elorriak, urkiak, laritzak, gorostiak … 50 lagun bertaratu ziren (BBK Fundazioarekin lankidetzan burutua) - 2 irteera itsasontziz 90 bezerorekin hegaztiak eta zetazeoak ikusteko. Lurgaiako adituekin, Fundazio horrek diseinatutako eta antolatutako jardunaldietan - 12 txango 900 bezerorekin gutxi gorabehera babestutako inguru naturaletara (Pagoeta, Arantzazu, Salinas de Añana…) paisaia kontserbatzeko eta baliabide naturalen ustiapen arrazionala egiteko sentsibilizazioa helburu duten bisita gidatuak eginez |
%100 |
LANGILERIA | Zuzendari talde zabalaren gaitasun garapenerako tresnak ematea | 270 graduko ebaluazio-prozesua baiaraztea | 352 zuzendari ebaluatuta (euren kargura 3 lagun baino gehiago dituzten zuzendariak) | %100 |
Erretiro-planaren prozesua bukatzea | Planari atxiki zaion pertsona kopurua | 111 pertsona atxiki zaio planari | %100 | |
Garraio kolektibo sistema hobetzea, zentroen artean mugitzen diren Kutxabankeko bulego zentraletako langileentzat |
Sartutako hobekuntzak | Urriaren 1etik autobus bat izatetik bi izatera pasatu dira, Donostia-Bilbo ibilbidea egiteko Era berean, mikrobusa utzi eta taxiak egingo du Ermua-Durangaldea ibilbidea 55 pertsonek egiten dute orotara Donostia-Bilbo ibilbidea eta 25ek Gasteiz-Bilbo | %100 | |
Langileen trebakuntza profesionala hobetzea, finantza-aholkulari ziurtagiria duen pertsona kopurua igoz | Ziurtagiria duen pertsona kopurua | 211 pertsona gehiago finantza-aholkulari ziurtagiridunak | %100 | |
Langileen trebakuntza profesionala hobetzea, Enpresa kudeatzaile ziurtagiri berria abiaraziz | Ziurtagiria duen pertsona kopurua | 20 pertsona ziurtagiridunak | %100 | |
Langileen trebakuntza profesionala hobetzea, zuzendarientzako prestakuntza fase berria abiaraziz | Prestakuntza hori egin duen pertsona kopurua | 258 pertsonek egin zuten prestakuntza | %100 | |
Negozio-sarearen barne asetasun maila ezagutzea, bere zerbitzu zentralekiko | Barne bezero-hornitzaile inkesta | Egin da barneko 40 hornitzaileei buruz eta lortu da zerbitzu bakoitzari buruzko balorazio globala eta asegabetasun ehunekoa | %100 | |
Kutxabanken dauden hizkuntza propioei buruzko sentsibilizazioa, hizkuntzen egun ofizialei buruzko informazioa emanez (katalana, gailegoa, valentziera eta euskara) | Hizkuntzen egun ofizialen inguruan burututako jarduerak | 4 informazio eta sentsibilizazio jarduera egin dira intraneten | %100 | |
Berdintasun Politika onartzea eta hedatzea | Politika onartua eta hedatua | Intraneten eta erakunde webean argitaratua | %100 | |
HORNITZAILEAK | Iraunkortasun eta genero berdintasun klausula berria sartzea Kutxabank kontratuetan | Klausula berria duen kontratu kopurua | Kontratu berri guztiek dute klausula hori | %70 |
Hornitzaileekiko kontratuen esleipenerako eta kudeaketa elektronikorako prozedura ezartzea | Sistema ezartzea | Kudeaketa elektroniko horretarako aplikazio informatikoa garatzen hasi da Abiaraztea 2015eko ekainerako aurreikusi da | %50 | |
LANGILERIA GIZARTEA | Dokumentu elektronikoak balantze kontrolerako paperezko zerrenda ordezkatzea kontabilitate zentroetan | Desagerrarazi den orri kopurua | 4.000.000 orri urteko (gutxienez | %100 |
GIZARTEA | Erabiltzen den paper kopurua murriztea, kontratuak birdiseinatuz | Aldatutako kontratu kopurua | 4 kontratu aldatuta (baloreak, Pentsio Planak, Urruneko Banka eta Posta Elektronikoa) eta 1.120 kg paper aurreztu dira gutxi gorabehera | %60 |
Desgaiatsuna duten umeen eta gazteen prestakuntzarako eta aisialdirako jarduerak planifikatu | Planifikatutako jarduera kopurua | Gaztedi:
Gaztea:
|
%100 | |
Basoetan ditugun lurren ustiapena, birlandatzea eta mantenua | Bota den baso azaleraren portzentajea Birlandatu den azalera portzentajea Ongarritu, garbitu eta inausi den baso azaleraren portzentajea | Pino Insignis 34,85 hektarea bota dira (baso azaleraren %3,33 ) 46,89 hektarea birlandatuta (orotarako azaleraren %4,49 l) Udako garbiketak eta haritz eta pago hutsarteak betetzea (baso azaleraren %80) | %100 | |
Gizarte enpresak kontratatzea zenbait lanetarako (lorezaintza, garbiketa … ) | Kontratatutako enpresa kopurua | 14 enpresa kontratatuta | ||
Tokiko ekonomia eta gizartearen garapena bultzatzea, inguruko enpresen kontratazioaren bidez | Inguruko enpresak kontratatzea | Euskadin finkatutako 969 enpresa eta Kordoban finkatutako 140 enpresa |