Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Finantza-dimentsioa
Kutxabank antzinako Euskadiko Kutxen integraziotik sortu zen, eta Estatuko finantza-talde garrantzitsuenetariko bat da. Kaudimena, berankortasuna, errentagarritasuna eta eraginkortasuna bezalako magnitude garrantzitsuen eboluzio jarraitua mantentzea du helburu.
Kudeaketa oso zuhurraz, zorrotzaz eta berankortasun oso baxuaz, sektorearen batez bestekoarekin alderatuta, Kutxabank erakunde oso kapitalizatua da eta horrek araudi gero eta zorrotzagoa betetzea ahalbidetu dio. Izan ere, 2014an Espainiako finantza-sistema osoko banku kaudimendunena dela aitortu dute, eta Europako 15 banku nagusietako bat, BCEk Kontinenteko banku handiei egin dizkien estres testetan.
Finantza-talde baten kidea izateak, era berean, banka komertzialaren arloan lehengo Kutxek partekatzen zuten gune estrategikoa sustatzeko eta handitzeko aukera ematen du. Lehentasun hau bezeroei pertsonalizatutako arretarik onena eskaintzen dieten tokiko banka ereduak garatzean datza. Banka Taldeak bere bezeroekin epe luzerako harremana, hurbila eta profesionala izan nahi du, balio erantsi handiko aurrezkirako eta inbertsiorako produktuen eskaintzaren bidez.
Jarrera hau, gizarte erantzukizunera eramanda, berariaz islatzeko modua, Kutxabankek krisiaren ondorioak jasan dituzten partikularrei, familiei eta enpresei bere laguntza ematen jarraitu duela izan da, bere bezeroen finantzaketa-beharrizanak estalita mantendu baititu, enpresenak nahiz partikularrenak.
Deskribatutako banka komertzialaren jarduerak indartzeko, era berean, BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren, hau da, Taldearen akziodunak diren Banku Fundazioen, Gizarte Ekintzek egindako ekimenak nabarmendu behar dira.
Bankuak eta Fundazioek gizarte-gaietan jarraitutako ildo nagusiek etxebizitza lortzeko bidea erraztea eta enplegua eta prestakuntza sustatzea izan dute helburu, bereziki hipoteka-egikaritzeen eragina jasan duten pertsonei eta familiei.
2015ari begira, Bankuaren jabe diren Banku Fundazioen Gizarte Ekintzek 45 milioi eurora iritsiko den zuzkidura bateratua izango dute, aurreko ekitaldian baino %66 gehiago.