Txostenaren parametroak
Txostenaren profila
Txostenean agertzen den informazioak hartzen duen epealdia (esaterako, zerga-ekitaldia, egutegi urtea).
Txosten hau 2014ko finantza-urtearen gainekoa da.
Aurreko txostenaren data (balego).
Kutxabanken aurreko Jasangarritasun Txostena, 2013ko ekitaldiari dagokiona da.
Txostenen aurkezpen zikloa (urtean behin, biurtekoa, eta abar).
Kutxabanken Jasangarritasun Txostenak urtean behin aurkezten dira.
Txostenari edo Txostenaren edukiari buruzko gaiak kontsultatzeko lekua.
Txosten honi buruzko edozein galdera egin nahi duen edozein pertsonak, Kutxabanken bezero izan nahiz ez izan, Jasangarritasun Postontziaren bidez bidali dezake, jarraian datorren posta elektroniko honetara: sostenibilidad@kutxabank.es
2014an, jakinarazpen hauek jaso dira, eta barnean kudeatu dituzte gaiarekin zerikusia izan duten arloek:
Jasotako jakinarazpenen sailkapena | e-posta kopurua | Edukiak | |
---|---|---|---|
2013 | 2014 | ||
Proposamenak eta eskaerak | 5 | 5 | Proposamenak-lankidetza eskaerak, babesak, laguntza eskaerak, e.a. |
Askotariko informazioa | 174 | 40 | Artikuluak, txostenak, berriak, newsletter, aurkezpenak, ekitaldiak, e.a. |
Publizitatea eta spam | 21 | 8 | Publizitate proposamenak, sustapenak, produktuen eskaintzak, e.a. |
Kexak eta erreklamazioak | 0 | 1 | Kexak, erreklamazioak |