K Kutxabankeko markaren simboloa

Aurkezpena

Munduko ekonomiaren azterketak 2015ean, berriz ere erakusten du urte desorekatua izan dela hazkunde globalerako, eta petrolioa, Txina eta Burtsa izan ditu protagonista nagusi. Eragile horiek ziurgabetasunak gora egitea ekarri dute, ekitaldiaren amaiera aldera bereziki.

Banku zentralek likidezia txertatzen jarraitu badute ere, petrolioaren eta lehengaien prezioen erorketak munduko ekonomia erdiei eragin die, eta horien artean merkatu gorakor handiei, esaterako Brasil eta Errusia. Hazkunde txinatarraren gurutzaldi-abiadura moteldu egin da, horren ondorioz, jaitsi egin da eskaera eta ‘domino eragina’ izan du munduko merkataritzan.

Ziurgabetasun politikoari lagundu dio Grezia default-era eta Euro-eremutik irtetera kondenatuta zegoela emateak eta horrek hegazkortasun handia eragin du burtsa-merkatuetan, izan ere, neurri batean, 2015eko amaieran eta 2016ko hasieran gertatu den dezelerazioa azaltzen duten gorabeherak izan dira.

Testuinguru horretan, ekonomiaren bilakaera Espainian eta Euskadin aldekoa izan dela esan daiteke, termino objektiboetan nahiz konparatiboetan. Euro merkeak industria-esportazioen hazkundeari lagundu dio, eta gordinkien prezio baxuek inportazioen faktura murriztu dute. Eragile horiek Espainiako BPGren hazkundea ekarri dute, Europar Batasuneko herri nagusien batez bestekoaren gainekoa, baita aurrerapen txikia enplegu zenbakietan.

Euskadiko ekonomiak, bere aldetik, azken zortzi urteetan erregistratu diren hazkunde positiboenekin itxi du ekitaldia, BPGk %2,8 egin du gora, eta langabezia-tasa %14,5 jaitsi da.

Etxeko ekonomiaren aurrerapen testuinguru honetan, baita inbertsioan eta kontsumoan ere, Kutxabank bere emaitza %45,5ean hazteko gai izan da, 218,8 milioi euroko mozkin garbia lortzeraino. Gainera, eta bere kaudimen egoera onari esker, %50eko dibidendua banatu ahal izan du banku fundazio akziodunen artean, hau da, 109,4 milioi euro orotara. Hori guztia, kaudimen arloko lidergo kokapen historikoari eusteko gai izan den bitartean, izan ere, lidergo hori berretsi egin da Europako banku Aginteak egin duen gardentasun ariketan.

Hauek izan dira, etorkizunari begira, Bankuari konfiantza eman dion ekitaldiaren gakoak. Emaitza horien alderdi oso nabarmena izan da erakundea bere kontuaren kalitatea hobetzeko gai izan dela. Bistan da emaitzaren zatirik handiena ohiko banku negoziotik lortu dela, eta epigrafe horretan datza banku baten balio erreala.

Interes-tasa testuinguru oso konplexuan, Kutxabankek dinamika komertzial argia eta arrisku politika zuhurraren arteko beharrezko orekari eusten jakin du.

Horrela, banku marjina errepikaria %24 hazi da, komisioen ekarpen handiagoari esker, fondoetan eta pentsio planetan kudeatutako bolumenaren hazkundea esanguratsua izan baita, eta kostuen euste eta arriskuari lotutako aldagarrien hobekuntza politikari esker. Hazkunde palanka horiei higiezinen merkatuaren bilakaera hobea eta kredituaren eskaera kaudimendunaren berrindartzea lotu zaizkie, baita partaidetuen zorroa balioan jartzearen ekarpena ere.

Negozio eta kokapen eredu sendoarekin batera, emaitza on horiek antolakuntza aurrerapenei, kanalen digitalizazioari eta hobekuntza operatiboei esker ere izan dira posible.

Hori guztiori aintzat hartuta, Kutxabankek bere Negozioaren Garapen Planean (NGP) zehaztutako hasierako helburuak bete ditu. Aipatutako plana lau jarduera planetan oinarritzen da: hazkundea, errentagarritasuna eta bezeroak; non-core negozioen birneurriratzea; eraldaketa era eraginkortasuna; eta kudeaketa ereduaren bilakaera.

NGPren helburuekin lerrokatuta dagoen antolakuntzarekin, ikuspegi komertzialetik urte oso zorrotzari egingo diogu aurre, interes-tasen bilakaera mehatxu gehigarria baita marjinetarako. Hegazkortasun testuinguru horretan, asmo handiko helburu finkatu ditugu, baina errealistak, erraztasunez laburbilduz, gure errentagarritasuna hobetzea.

Horretarako, gure tresna nagusiekin egingo dugu lan, hau da, produktua, marjina eta bezeroa. Ondo definituta dagoen negozio eredua dugu, kokapen ona duena, arrisku-profil egokia eta likidezia nahiz kaudimen kokapen ona.

Negozio errepikariaren bidez, bankua balioan jartzeko egingo dugu lan, beti ere errentagarritasuna helburu, hau da, etorkizuneko kaudimenaren hazia.

Helburu oso zehatzak ditugu erakunde, lehiakortasun eta funtzio arloetan, sinetsi egiten dugu gure hazkunde ereduan eta erabateko konpromisoa dugu eredu horrekin.

Gregorio Villalabeitia
Kutxabank-eko Lehendakaria