K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Enpresa partaidetuak

Kutxabankek lagundu egiten du enpresa partaidetuen bideragarritasunean, hazkundean eta estrategien diseinuan


Bere jarduera eremuetako enpresa sareekin duen konpromisoak islatzen duenez, Kutxabankek akzio-partaidetza esanguratsuak ditu ekonomiarako traktoreak diren enpresetan. Finantza-taldeak lagundu egiten die enpresa partaidetuei, eta haien bideragarritasunean lankide dute, hazkundean eta estrategien diseinuan.

Kutxabank Taldearen zorro industrialaren kontabilitateko balioa 2.900 milioi eurokoa zen, gutxi gorabehera, 2015eko abenduaren 31n.

 

Partaidetza-zorroa




  • Energia: %62
  • Finantzarioa: %6
  • Azpiegiturak: %11
  • Beste batzuk: %21


Partaidetza-zorroa
Partaidetza-zorroaren banaketa Mila euro
 Energia (%62) 1.785.555
Finantzarioa (%6) 176.111
Azpiegiturak (%11) 312.319
Beste batzuk (%21) 619.929
Guztira 2.893.914

Euskaltel burtsara irtetean, nabarmendu egin da Kutxabankek errotzearekin duen konpromisoa

2015. urtean Euskaltel burtsara irtetea izan zen ekintza azpimarragarrienetako bat. Prozesu horretan zeregin garrantzitsu izan zuen Kutxabankek, konpainiako akziodun nagusia da eta. Eragiketa horri esker, telekomunikazioen operadoreak hazteko estrategia finkatu ahal izan du, eta bere etorkizuna Euskadin finkatu ere bai. Finantzen ikuspuntutik, burtsara irteteak Kutxabankek Euskaltel eraldatu eta enpresari bultzada emateko hartua duen konpromisoa nabarmendu du, eta hala izan da 1995ean enpresa sortu zenetik.

Apax Partners erakundeak aholkatzen zituen fondoen inguruan ere hitzarmena sinatu zuen Finantza Taldeak, higiezinen Idealista ataria salerosteko. Kutxabankek %15 inguruko partaidetza zuen, beraz, webgunea abiarazteko, garatzeko eta finkatzeko lanetan parte hartu du. Webgunea sektoreko lider bilakatu da.

Maiatzean, halaber, Lone Star erakundearekin sinatutako hitzarmena egikaritu zen. Hitzarmen horren arabera, aktibo higiezinen 930 milioi euro saldu zituen Taldeak.

Kutxabanken partaidetza industrialak apurka-apurka ari dira egokitzen ‘non-core’ negozioaren dimentsio berrietara, Taldearen tamainara, arau berrietara eta erakundearen beraren eskakizunetara. Hori dela eta, zorroa orden bati jarraituz eraldatu da.